Euskara Formazioa

euskara trebakuntza from Emun_hizkuntzak on Vimeo.

  • Zure lantokian euskaraz behar bezala moldatzen diren profesionalak al daude?
  • Sortzen dituzuen euskarazko dokumentuak kalitatezkoak eta eraginkorrak al dira?
  • Laneko ahozko jarduna (harrera, aurkezpenak, formazioa, bilerak…) maila onean egiteko gaitasuna al daukazue?
  • Laneko bilerak (barrukoak zein kanpokoak) euskaraz edota ele bietan egin ahal izateko ezagutza al daukate langile guztiek?
  • Ba al da zuen enpresan euskara tituluren bat izan arren, egunerokoan euskara erabiltzen ez duen langilerik?
  • Uste duzu enpresari balio-erantsia gehi diezaiokeela euskaraz kalitatez aritzeko gaitasundun profesionalak izateak?

Trebakuntza ikastaroak

Zuen enpresako profesionalek laneko zereginak euskaraz egin ahal izateko trebakuntza eskaintzen dizugu.

  • Euskaraz gutxi dakitenentzako ikastaroa
  • Ulermena lantzeko ikastaroa
  • Idatzizkoa lantzeko ikastaroak
  • Ahozkoa lantzeko ikastaroak
  • Birziklatze ikastaroak
  • Euskarazko baliabide eta tresna informatikoak
  • Bestelakoak

Berariazko trebakuntza

Helburu komunikatibo bat/batzuk (esaterako, idazkariek euskarazko telefono-elkarrizketak egoki egiten trebatzea edo laneko txostenak euskaraz egoki idaztea…) lantzeko mintegiak eskaintzen ditugu. Lanketa talde naturalean eta banaka egiten dugu. Bulegoko hizkuntza-ohiturak aldatzeko aukera ezin hobea sortzen dugu.

  • Zeregin komunikatiboak lantzeko mintegiak.
  • Laneko berariazko egoerak lantzeko ikastaroak.
  • Laneko idazkiak itzultzeko ikastaroak.
  • Bestelakoak

Mailaketa probak

Lankideen euskara maila zein den jakiteko egiten ditugun probak.

Hona gure ikastaroen ezaugarriak, labur-labur:

  • Norentzat? Euskara maila txikia, ertaina edo handia daukaten langileekin lan egiten dugu.
  • Metodologia? “Erabiliz ikasi” da gure irakasteko modua. Horrez gain, saioak hainbat disziplinatan adituak diren profesionalek diseinatzen ditugu, eta egoera errealetan oinarrituak izan ohi dira.
  • Bitartekoak? Ikastaro eta bezeroen beharren arabera aukeratzen dugu formatua (aurrez aurrekoa, on-line, moodle plataforma, bideokonferentzia bidezkoa, skype bidezkoa, barnetegia, ikastaro trinkoak, mixtoak), ikastaroen iraupena (urte osokoak, ordu jakin batzuetakoak…) edo partaide kopurua (banakakoa edo taldekoa).