Hitzartzen

 

Emunek hizkuntza-portaerak aldatzeko saioak eskaintzen ditu, momentu bakoitzean euskara edo gaztelania zergatik erabiltzen dugun ezagutzen badugu eta horretarako, zein mekanismo jartzen diren martxan hurbilxeago izango dugu euskarara aldatzeko aukera erreala. Hizkuntza portaerak aldatzeko metodologia eta jarrerak identifikatzeko eta sailkatzeko tresna sortu dugu.

 

Talde bakoitzarentzako esku-hartze espezifikoa eta eraginkorra diseinatu ahal izateko hizkuntza portaerak aldatzeko hainbat mailatan lan egiten dugu eta hiru saio mota eskaintzen ditugu:

ETM – Erabilera pizten

TELP- Elkarrizketa erosoago

Taldean eragiten

Bestetik, egunerokoa errazteko neurrira egindako saioak ere eskaintzen ditugu. Xede-talde zehatzen araberako egokitzapenak dira, asko eta ugariak beraz (enpresetako bileren kudeaketarako prestakuntza; erdaldunen jokaerak euskararekiko; sentsibilizazio saioak; gurasoen artean eredu nola izan; soziolinguistika gazteentzat…).