Taldean eragiten

 

Eredugarritasuna eta hizkuntza lidergoa lantzea da tailer honen helburua. Dagoeneko TELPa egin dutenentzako prestatutako tailerra da.

Ikasketa eta imitazio prozesua nola ematen den ikasiko dugu, ikasketa sozialaz arituko gara prozesuan parte hartzen duten faktoreak ulertuz. Aldaketarako baliabideak eskainiko dira prozesu kognitiboak aztertu, disonantzia eta erresistentziak gainditzeko eta portaera eredugarri bati eutsi ahal izateko.