TELP elkarrizketa erosotzen

 

Zenbatetan gertatu zaizu denda, erakunde edo beste edozein tokitara joan eta euskaraz hitz egiten hastean, beste pertsonak euskararik ez dakiela esan eta deseroso sentitzea? Edo alderantziz, norbaitekin gaztelaniaz hitz egiten hasi eta euskaraz dakiela ondoren konturatzea?

Tailer hauei esker horrelako egoeretan dugun jokabideaz ohartuko zara eta naturaltasunez eta eroso nola jokatu ikasiko duzu. Hobetzeko ditugun ohituretan eragiteko baliabideak eskaintzen dizkizugu, ohitura eta esperientzia propioei arreta berezia jarriz.