Hizkuntzen kudeaketa

 

Hizkuntza aniztasunaren kudeaketarako plana egitea, komunikazio estrategia eraginkorrak garatu eta abantaila lehiakorrak lortzea da.

Bi helburu ditu: lehenengoa, hizkuntzen balio ekonomikoaz jabearaztea eta bigarrena, merkatuan eraginkortasunez komunikatzeko gaitzea. Hau guztia, iraunkortasunaren eta hizkuntza gutxituen aldeko diskurtsotik abiatuta garatzen da.

EMUNek bi zerbitzu eskaintzen ditu, hizkuntzen kudeaketarako plana eta bestetik, hizkuntzen kudeaketa planerako aholkularitza eta garapen zerbitzua.

HIZKUNTZEN KUDEAKETARAKO PLANA

Nueva imagen

 

 

HIZKUNTZEN KUDEAKETA PLANERAKO AHOLKULARITZA ETA GARAPEN ZERBITZUA

Aholkularitza zerbitzu orokorra: arduradunak gidatu eta bitartekoak (lantaldeak…) kudeatu:

  • Langileen ezagutza konpartitzeko ekimenak antolatu…
  • Hausnarketa saioak…
  • Hizkuntza(k) ikasteko eskolak…

Itzulpen eta egokitzapen zerbitzua:

  • Itzulpenak hizkuntza bat baino gehiagotara
  • Egokitzapenak (zuzentasuna eta egokitasuna)
  • Aldibereko itzulpena

Hiztegigintza zerbitzua:

  • EMUNen bezeroen hiztegiak kontsultatzeko aukera
  • Hiztegi propioa sortu eta elikatu

Formazioa kudeatzeko zerbitzua:

  • Hizkuntza plana diseinatu, inplementatu eta ebaluatu
  • Lanpostuen hizkuntza eskakizuna zehaztu