Motibazio Tailerrak

 

Hizkuntzekin eta zehazki euskararen motibazioarekin erlazionatutako gaiak lantzen dituzten tailerrak dira hauek. Hainbat motibazioa, jarrera eta kontzientzia maila ezberdinak aurki ditzakegu pertsonen artean, eta erakunde bateko langile bakoitza, bere mailara egokitutako hausnarketa eta edukiekin motibatu behar da. EMUNen tailer ezberdinak prestatu ditugu hartzailearen ezaugarrien arabera:

TELP

Tailer honen helburua euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea da, hizkuntza jokabide asertiboari esker gusturago egotea eta hobetzeko ditugun ohituretan eragiteko baliabide gehiago sortzea.

ETM_Esatetik Egitera

Tailer honen helburua euskararen erabileran eragiten duten faktoreei buruzko prestakuntza hartzeaz gain, nork bere iritzi eta usteak azaltzea, pentsamendua garatzea da.  Euskararen egoeran eragiten duten hainbat faktoreri buruz hitz eginez, pentsamendua lantzen joango gara eta aurrera begira eman beharreko pausoak irudikatuko ditugu. Hau da, esatetik egitera jauzia egiteko prestatuko gara.

Sentsibilizazio saioak

Administrazioko langileak euskara planaren eta orokorrean euskararen inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzea da saio labur hauen helburua. Dena den, ezinbestekoa da saioak euskaldunekin batetik eta bestetik, euskaraz mintzatzen ez direnekin antolatzea.

Tailerraren helburua hartzailearen araberakoa izango da. Euskaldunentzako saioen helburua euskararen erabilera areagotzea izango da, elkarrizketa euskaldunei eutsiz. Hartzaile erdaldunentzako aldiz,   euskaldunaren hizkuntza aukeraren aurrean errespetuz jokatzea.