Trebakuntza eta garapena

 

Kulturartekotasuna eta elkarbizitzaren inguruko kezkak dituzu? Zure udalerrian edo erakundean kulturartekotasunaren inguruan sentsibilizazioa landu eta baliabideak eskuratu nahi dituzue? Gai hauen inguruan trebatu eta zure hausnarketak partekatu nahi dituzu? Zatoz gure saioetara eta elkarrekin egingo dugu bidea.

Gure saioak parte hartzaileak izaten dira. Batez ere sentsibilizazio batetik abiatzen gara, gaiarekiko hubiltasuna eta kontzeptuak lantzen ditugu.  Saioko partaideen beharretatik abiatzen gara beti, eta hutsune horiei erantzuna ematen diegu teoria, dinamikak eta praktika uztartuz. Gaira hurbiltzen goazen heinean, enpatia eta elkarrekiko ezagutzarako motibatzen joango gara, aurrera begirako ikuspegian enfatizatuz.

Irakasle eta ikasleentzako saioak:

  • Ikasleekin kulturen arteko nahasketa modu positiboan lantzea: gure ikasleek kulturen arteko nahasketak modu naturalean bizi dituzte eskoletan baina haur eta gaztetxoak gure gizartearen parte dira; eta horrela izanik, gizartean ematen diren jarrerak eta joerak errepikatzen dituzte. Horrela izanda, eskoletan, haurrekin eta gaztetxoekin lantzeko tailerra egiten dugu. Bertan kulturak, kulturen arteko nahasketak, migrazioak eta zurrumurru eta estereotipoak lantzen dira modu pedagogiko batean.
  • Jatorrizko hizkuntzak eta HIPIen papera: ikasle etorkinen hizkuntza premiak, interesak, bizipenak, kultura eta hizkuntza bera hartu beharko dira kontuan hezkuntza-programa diseinatzerakoan, haur hauek ahalmen eta gaitasun guztiak garatu ahal ditzaten. Irakasleei aniztasun hori kudeatzen laguntzea da tailer honen helburua.
  • Harrera eskolan nola egin, edukiak eta sistematizazioa: ikastaro honen helburua da, eskolako harrera diseinatzen Eskolan dagoeneko harrera plan orokor bat badago, hor hizkuntzaren ikuspegia txertatzen ikasiko da eta ez badago, harrera plan bat diseinatzeko oinarriak ere erakutsiko dira.
  • Aniztasuna aukera gisa: tailerraren helburu nagusia, norbanakoaren mailan, aniztasunaren gaiaren aurrean askotan sentitzen dugun deserosotasuna murriztea da, baliabide pertsonalak indartu eta jokabide asertiboari esker gusturago egotea.

Udaletako teknikarientzako eta ordezkarientzako saioak:

  • Harrera egiten duten langile edo zerbitzuentzako saioak ematen ditugu eta bertan aniztasunaren ikuspegia eguneroko lanean txertatu ahal izateko aholkuak eta sistemak landuko dira eta hasierako harreraren garrantziaz jabetuko gara.