Bihar Emuneko emakumeok* lanuztea egingo dugu

Asteazkena, 2018ko martxoaren 7a

Bozketa egin ostean, Emuneko emakumeok* lanuztea egitea erabaki dugu biharko, martxoaren 8rako. Horrez gain, herri bakoitzean antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzeko deia zabaldu gura dugu.

Baina Emunen ere igarriko da lanuztea. Emuneko egoitza nagusiaren kanpoaldean amantalak edo zapi moreak eskegiko ditugu eta kafe makinan kutxa bat jarri dugu salatu eta aldatu nahi ditugun egoerak, bizipenak… jasotzeko. Azkenik, posta elektronikoko sinaduran greba deialdiarekin bat egiten dugula jarriko dugu.

Lanuztearen ondorioz kendutako lan aurrerakinak Euskal Herriko mugimendu feministara bideratuko ditugu.

Emuneko emakumeok* planto!

Erantzun