EMUN GUREAZ BLAI

Astelehena, 2012eko urriaren 1a

Info 7 Irratiak programazio berriarekin  eman dio ongietorria udazkenari eta tartean GUREAZ BLAI irratsaioa ekoiztuko du EMUNekin batera.

Mintzatuko gara gure kezken inguruan?  Hitz egingo dugu euskaldunon sentimentuez gure hizkuntza nonahi erabiltzen dugunean? Konpartituko ditugu hori gainditzeko baliabideak? GUREAZ BLAI! Ordu erdiko irratsaioak horretarako aukera emango digu.

Asmoa da euskaldunak aktibatzeko irratsaioa sortzea, euskaldunei euskaraz bizitzeko deia egitea eta hizkuntza ikuspegitik, herritar kontziente aktibo bilakatzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako irratsaioa da.

Guzti hau ordu erdiko irratsaio bixi eta arinean. Asteartero, 13:05ean eta bihar, urriaren 2tik aurrera.

Piztu irratia, piztu Info 7!

Etiketak

Erantzun