Emun Innovabide sareko partaide

Astelehena, 2019eko urtarrilaren 14a

2018an abian jarri zuen Trafiko sailak Innovabide ekimena martxan eta bihar izango da sarearen lehenengo lan bilera. Emunek proiektuarekin bat egin zuen eta sareko partaidea da.

Proiektuaren xedea da bide-segurtasunarekin konpromisoa duten euskal enpresen sarea sortzea, % 40 murrizteko “in itinere” eta “in mision” istripuetan hiltzen diren eta larri zauritzen diren pertsonen kopurua. Trafiko Zuzendaritzak oinarri duen Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako eta Iraunkorrerako Plan Estrategikoan (2015-2020) biltzen diren helburu nagusietako bat da trafiko istripuak gutxitzeko.

Erantzun