Emuneko ekarpen ekonomikoa euskararen biziberritzean eta garapen sozialean

Osteguna, 2018ko otsailaren 8a

Kooperatibek irabaziak dituztenean, euren irabazien zati bat  banatzen dute jendartearekiko elkartasun konpromisoei erantzuteko. 2016an Emunek irabaziak izan zituen eta, hori dela eta, irabazien zati bat jendartea eraldatzeko bideetan bideratu dugu.

Orain arte, batez ere euskararen biziberritzearen inguruko elkarte eta jendarte-ekitaldiei banatu dizkiegu irabaziak Emunekook. Aurten, ostera, euskararen biziberritzearen inguruko mugimenduei ez ezik, jendarte eraldaketarako beste mugimendu batzuei ere eman diegu gure irabazien zati bat.

Euskararen biziberritzeari dagokionez, dirua inbertitu dugu, besteak beste, Korrikan, Topagunean, Tripontzian, hainbat euskara elkartetan eta guraso elkarte batzuetan. Jendarte eraldaketari dagokionez, ostera, dirua inbertitu dugu, besteak beste, Bagara elkartean, Ereindajan dendan eta Arrats elkartean. Guztira, 20.000 euro inbertitu ditugu.

Erantzun