Emuneko truke egunean Berrikuntza Soziala hizpide

Asteartea, 2017eko azaroaren 7a

Azken urteetan egin bezala, aurten ere truke eguna egin dugu Emunen. Emuneko berrikuntza arloak eta Emuneko Eraldaketa Sozialaren lantaldeak antolatuta, azaroaren 3 goizean Garaia Berrikuntza Guneko H-Enean elkartu eta Berrikuntza Sozialaren gaiaz luze eta zabal jarduteko aukera izan genuen emunkideok.

Gaiak protagonismo handia izan du aurten Emunen (“Erakundeak eta Berrikuntza Soziala” marko teorikoa osatu dugu, “Berrikuntza Sozialaren bideak” jardunaldia,…). Hala ere, gaia oso zabal da eta berau zelan landu nahi dugun argitzen jarraitzeko, berriro ere gaia Emuneko plaza handian landu nahi izan genuen.

Honako hau izan zen eguneko lelo edo goiburua:

Nola eragin dezakegu justizia sozialean eta aukera berdintasunean Emunetik eta Emunen?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Goiburua hori kontuan izanik, emunkideei eskatu zitzaien gaiaz dituzten kezkak edota hitz egin nahiko lituzketen alderdiak identifikatzeko, horretarako zenbait galdera egin zitzatela eskatuta.

Emunkideek proposatu zituzten gaiak honako hauek izan ziren:

  • Zerk motibatzen gaitu? Non jarri nahi dugu gure aletxoa?
  • Bi gaiotan nondik hasi behar dugu: diskurtsoa berrasmatzetik edo ekintza zuzenera joaz?
  • Jakin badakigu emunkide bakoitza zertan dabilen lanetik kanpo justizia sozialarekin zerikusia izan dezakeen kontuetan?
  • Kontuan hartu behar dugu bezerogaien bisio/misioa bezeroak lortzerakoan?
  • Nola eragin behar dugu bezeroaren etxean, bezeroak eskatzen ez duenean?
  • Justizia Sozialean Emunetik eragiteko modurik egokiena zein da? Denok zerbait egin? Lan talde bat? Lan ordutan? Emunek proiektuak lideratuz?
  • Aukera berdintasunean eragin, kontratazioen bidez inklusio soziala bultzatu.
  • Zein adibide/eredu ezagutzen dugu? Eta zertan?
  • Aliantzak, sarea nola landu, norekin eta zertarako?
  • Laguntza eskaini hizkuntza beharretatik haratago (imigrazioa…)

Gaiak taldeetan landu ziren. Open Space teknika erabilita, bakoitzak nahi zuen gaia aukeratu eta lantzeko aukera izan zuen, edota nahi zuenak taldez edo gaiz aldatzekoa.

Taldeetan esandakoak idazkariek jaso zituzten. Ekarpen guztiak Eraldaketa Sozialaren lantaldean landuko dira ondoren, hau da, justizia soziala eta aukera berdintasuna EMUNETIK eta EMUNEN nola landu nahi ditugun zehaztuko ditugu.

Argi geratu zen beste behin ere gaiak jakin-mina eta gogoa sortzen duela, eta ostiralean ere gogotsu aritu ginen bakoitzak beretik gaiari ekarpenak egiten.

Erantzun