Euskara lanean bidea egiten jardunaldia

Asteartea, 2012eko irailaren 11a

EMUNek, bere 15. urteurrenaren testuinguruan, jardunaldia antolatu du urriaren 4an Arrasateko Garaia berrikuntza gunean.

Euskara lanean bidea egiten” lelopean eta bere bezeroekin euskara planetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko helburuarekin EMUNek antolatu duen jardunaldiaren egitaraua honakoa da:

14:30 Harrera eta akreditazioa
15:00 Agurra
15:05 Olatz Olaso, EMUNeko I+G+Bko zuzendaria

  • “Zertan berritu ditugu euskara planak?”
  • “Zein erronka ditugu?”
15:20 “Eta protagonistok zer diogu?” ikus-entzunezkoa
15:30 Julen ArexolaleibaHUHEZI-MUko irakaslea eta EMUNen sortzailetakoa

  • “Aurrera egin al dugu euskaldunok? argiak eta ilunak”
  • “Zer ekarpen egiten dute lan-munduko euskara planek?”
  • “Aurrera begira nondik jo behar dugu?”
16:00

4×50 Workshop-ak: praktikak taldean landuz:

  1. Motibazioaren indarra: gogotsu gaudelako
  2. IkasTari: ezagutzatik erabilerarako hainbat bide
  3. Ari eta ibili: lanean euskara erabili
  4. Sustraietatik adarretara: plana enpresan erakundetzen
17:30 Itxiera eta luntxa

Jardunaldia ez da ekimen puntual gisa ulertu behar. Egitasmoa EMUNek, bere eragin eremuan, euskara planetako ezagutzan zein esperientzien partekartzean eta horien zabalkundean urratsak egiteko erronkan kokatu behar dugu.

Etiketak

Erantzun