Hizkuntza ohiturak aldatzeko laguntza eman genuen larunbatean Bilbon

Astelehena, 2015eko urriaren 26a

Larunbatean, Alternatiben HerrianCSFHlFOXAAA-vqa hartu zuen parte Emunek. Gure enpresaren inguruko informazioa emateaz gain, hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioa jarri genuen martxan. Plaza Berritik 12 pertsona pasa ziren kontsultoriotik eta denetariko kezkak eta arazoak plazaratu zituzten: ama eta alaben artekoak, lagun artekoak, lankideen artekoak, ikaskideen artekoak, bikotekideen artekoak eta abar.

Haiei guztiei Txerra Rodriguezek eman zizkien aholkuak, eta pista batzuk. Hala ere, irakatsi baino, ikasi egin duela aitortu du berak sare sozialetan. Hurrengoetan ere kontsultorioa jarriko dugu guk.

Euskara alorrean ere alternatiba garelako.

Erantzun