Zazpi hilabetez Europako hizkuntza gutxituak ezagutzen

Astelehena, 2017eko martxoaren 20a

Morgane Lincy (Roazhon, Bretainia, 1995) kazetaritza eta bideo ikasketak egiten ari da eta zazpi hilabetez Europako hizkuntza gutxituen inguruko dokumental bat egiten dabil. Bidaia Galizian hasi zuen, hiru aste egin zituen bertan eta gero Euskal Herrira etorri zen, orain Kataluniara joana da. Friul, Kaxubi, Eskozia, Gales herrialdeetatik iragatekoa da, baita Laponiatik ere.

Euskal Herrian egon den bitartean Txerra Rodriguez emunkidearen laguntzarekin hainbat kontaktu egin ditu, besteak beste, Kike Amonarriz, Porrotx edo Hala Bedi Irratian egon da. Era berean, Emunen jarduna eta Euskara Plan bat ezagutzeko aukera ere izan du. Enrike Letona lankideak Fagor Arrasateko Euskara Planaren nondik norakoak azaldu zizkion.

Bere lana web gune honetan jarraitu daiteke eta informazio gehiago Ipar Euskal Herriko Hitzak egindako elkarrizketan aurki daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erantzun