Berrikuntza

Emunkideontzat berebiziko garrantzia du berrikuntzak, euskal gizartearen garapena indartzeko bidean gure ekarpena egin nahi baitugu. Bezeroei balio berezi hori emateko, Emunek berrikuntza soziala eta teknologikoa erakundearen erdigunean kokatzen ditu, oinarri hauekin:

  • Ezagutzaren kudeaketa: Talde sendo eta indartsua osatzen dugun lankideon ezagutza elkartrukatzen dugu, berritzen jarraitzeko. Kanpoan dagoen ezagutza, berriz, zaintza sistemaren bitartez gureganatzen dugu.
  • Harreman irekia eta parte hartzea: Guztiok dugu ekarpenak egiteko gaitasuna, eta aniztasunak balio handiagoa ematen dio berrikuntzari. Kide guztion eta inguruan ditugun bezero, hornitzaile eta aliatuen parte hartzea bilatzen dugu.
  • Berrikuntzaren kultura bultzatzea: Eredu hau sustatzeak langile guztiok berrikuntzaren aldeko jarrera izatea eskatzen du, berrikuntzak gauzatzeko baliabideak ezartzearekin batera. Horretarako lan egiten du egunero berrikuntzako talde teknikoak.
  • Lan sistematikoa: Berrikuntza prozesuaren bidez etengabe berritzen dihardugu, emaitza eraginkorrak lortzeko.

Etengabe berritzeak dakartzan onurak hainbat emaitzatan islatzen dira Emunen:

  • Praktika onen sistema martxan jarri genuenetik 200 praktikatik gora zabaldu ditugu.
  • Urtero 10-12 berrikuntza proiektu martxan jartzen ditugu eta teknikari guztien parte hartzea ziurtatzen dugu.
  • Zaintza sisteman urtero 3.000 albiste kudeatzen ditugu eta astero txostenak zabaldu.
  • Zerbitzuak dibertsifikatzera jo dugu. Gaur egun 8 produktu talde ezberdin ditugu martxan.
  • Teknikari adituak ditugu 8 produktu taldeetan eta produktu bakoitzaren ezagutza kudeatzeko ekintzak burutzen ditugu: mintegiak, praktika komunitateak…
  • Bezero, aliatu eta hornitzaileekin elkarlanean jardutea bilatzen dugu hainbat berrikuntza proiektutan, ideien sorreratik hasi eta proiektuen aplikazioraino. Urtero, 2-3 berrikuntza proiektu garatzen ditugu kanpoko eragileekin batera.
  • Berrikuntzara bideratutako baliabideak balio erantsiarekiko: %5-6.