Loading...

BERRIKUNTZA SOZIALA

Urriaren 25ean
“Berrikuntza sozialaren bideak”
jardunaldia egingo dugu
Tabakaleran, Donostian.

Berrikuntza soziala gure gizarteak dituen arazo, erronka eta behar berri eta konplexuei erantzun berritzailea ematea dela ulertzen dugu. Justizia soziala eta aukera berdintasuna ditugu helmuga eta horietara heltzen saiatzen gara gure eguneroko jardunean eta gure zerbitzuen bidez.

Horien inguruan arituko gara jardunaldian: ikuspegi orokorra emango digu Yayo Herrerok eta haren ondoren, Euskal Herriko praktika desberdinak entzuteko aukera ere izango dugu. Amaitzeko, mahai ingurua egingo da berrikuntza sozialean erreferente diren kideekin.

Izena emateko aukera uztailaren erdi aldera zabalduko dugu.

Bide hau ezingo dugu bakarrik egin eta, gainera, ez dugu horrela egin nahi; zurekin batera egin nahi dugu. Beraz, bidelagun izateko gonbita duzu hau, elkarrekin errazagoa izango baitzaigu amestutako mundu iraunkor eta parekidea eraikitzea.

Gorde ezazu tartetxo bat zure agendan: urriaren 25ean elkarrekin berrituko dugu.

EGITARAUA

  10:00-11:10

YAYO HERREROren hitzaldia. Aurkezpena + interakzioa

Ekologistak Martxan erakundeko estatuko koordinatzailea izan da, eta hainbat egitasmo sozialetan parte hartu du Giza Eskubideak eta ekologia soziala sustatzeko. Gaur egun FUHEMeko zuzendari nagusia da. Yayo Herreroren ikerketak garapen eta ekoizpen eredu kapitalistaren krisi ekologikoa lantzen du. Dioenez, kapitalismoa ezin da existitu hazkunde ekonomikorik gabe, baina bere mugak dituen mundu fisiko batean hazkunde mugagabea […]
  13:30-14:30

BAZKARIA

Berrikuntza sozialeko praktikak izango dira ikusgai (panelak, bideoak…)
  15:15-16:15

Mahai ingurua, Euskal berrikuntza sozialaren etorkizuneko lan ildoak

Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center), Itsaso Olaizola (Ekogunea eta UEU), Jose Mari Luzarraga (Mondragon Team Academy)   Gorka Espiau: The Young Foundationeko hiriburu eta herrialdeetarako berrikuntzetako zuzendaria. Egoitza Londresen duen fundazio hau, berrikuntza sozialen alorrean erreferente eta aitzindaria da.  Alor ezberdinak lantzen ditu fundazioak: osasuna, hezkuntza… besteak beste. Agirre Lehendakari Centerreko kide ere bada Espiau. […]

Laguntzailea