{"id":5454,"date":"2021-12-10T09:12:49","date_gmt":"2021-12-10T08:12:49","guid":{"rendered":"https:\/\/www.emun.eus\/blog\/fagor-ulma-eta-danobatgroupekin-batera-euskara-planei-buruz\/"},"modified":"2022-01-11T10:26:19","modified_gmt":"2022-01-11T09:26:19","slug":"fagor-ulma-eta-danobatgroupekin-batera-euskara-planei-buruz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/blog\/fagor-ulma-eta-danobatgroupekin-batera-euskara-planei-buruz\/","title":{"rendered":"Fagor, ULMA eta Danobatgroupekin batera Euskara planei buruz"},"content":{"rendered":"<p><strong><em>Hizkuntza gutxitu bat arlo sozioekonomikoan biziberritzeko ahaleginean ari gara Euskara Planen bidez eta saiakera horretan dihardugunoi laguntzen digu elkarren berri izateak<\/em><\/strong><\/p>\n<p>Mondragon taldeko hiru kooperatiba talde handienak bildu ditugu urteetan euren kooperatibetan landutako euskara planen esperientziak eta ikasketak partekatzeko. Danobatgroup, ULMA eta Fagor Taldeko 19 kooperatibetako 44 partaidek hartu dute parte topaketan eta sei praktika desberdin partekatu ditugu.<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Excel formulen euskarazko bilatzaile\/itzultzailea<\/strong> (ULMA Construction, Xabi Calvo). Excel fitxategiak euskaraz erabiltzeko zailtasunei irtenbide erraz eta praktikoa eman nahi izan zaio praktika honekin. Behar horri erantzuteko helburuarekin, formulen hiztegi bilatzailea gehigarri gisa sortu dute ULMAn.<\/li>\n<li><strong>Kontseilu Orokorra, arnasgune<\/strong> (Fagor Taldea, Leire Okarantza). Arnasguneak zabaldu\u00a0eta babesteko estrategiaren baitan, Kontseilu Orokorra\u00a0eta Lehendakarien Batzordea arnasgune izaten jarraitzeko helburuarekin neurriak hartu dituzte, besteak beste, bileretan aldibereko itzulpen zerbitzua erabiliz.<\/li>\n<li><strong>Euskara planaren barne komunikazioa<\/strong> (Danobatgroup, Danobat, Leire Badiola eta Ander Arritokieta). Komunikaziorako bi kanal daude, euskara hutsezkoa eta ele bietakoa, ezagutza mailaren arabera. Euskara planaren komunikazioan funtzio inportantea dute Eragileen Sareko kideek. Eta berripapera langileen txandakako parte hartzearekin argitaratzen da hilero.<\/li>\n<li><strong>Paketatzeko makinen muntaketaren azken fasean pantailetan euskaraz lan egiteko aukera<\/strong> (ULMA Packaging, Maider Larra\u00f1aga). Paketatzeko makinen muntaketaren azken fasean pantailetan euskaraz lan egiteko aukera ezartzea lortu dute ULMA Packaginen. Euskaraz lan egin nahi duten langileei aukera hori bermatzeko urrats esanguratsua izan da.<\/li>\n<li><strong>Departamentuetako euskara helburuak<\/strong> (Fagor Arrasate, Enekoitz Beltran). Departamentuetan euskara helburuak lantzeko egiten duten prozesuarekin, lantalde edo ekipo bakoitzak euskara arloko helburuak departamentuko helburu ofizialen artean sartzea lortzen dute, eta jarraipena modu sistematikoan egitea, lantaldeen bidez.<\/li>\n<li><strong>Produkzioko dokumentazioa euskara hutsean <\/strong>(Danobatgroup, Goimek, Pello Beristain). Ingeniaritzako departamentuak dokumentazio osoa euskara hutsez sortu eta zabaltzea lortu du. Ondorioz, makinetan lan egiten duten langileek euskaraz erabiltzen dituzte lan prozesuak, erreminta taulak, kontrol fitxak, krokisak&#8230;<\/li>\n<\/ol>\n<p>Sei praktika horiek ezagutu ondotik elkarrekin hitz egiteko tarte bat hartu dugu eta hainbat ondorio atera ditugu.<\/p>\n<p>EZAGUTZA<\/p>\n<ul>\n<li>Euskararen <strong>ulermena <\/strong>bermatzea funtsezkoa da; alfabetatu gabeei <strong>baliabideak <\/strong>ematea ere bai, euskaraz lan egin dezaten<\/li>\n<li>Lanpostuen <strong>hizkuntza eskakizunak<\/strong> ezarri eta betetzea <strong>estrategikoa<\/strong> da normalizaziorako bidean.<\/li>\n<\/ul>\n<p>ERABILERA<\/p>\n<ul>\n<li>Arnasguneak sortzeko <strong>arau soziala <\/strong>da aldatu beharrekoa.<\/li>\n<li><strong>Elkarrizketa elebidunek <\/strong>ematen duten <strong>aukera<\/strong> indartu, sustatu eta aprobetxatu behar da.<\/li>\n<li>Gakoa da proiektuak <strong>hasieratik euskaraz <\/strong>abiatzea. <strong><br \/>\n<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>ERAKUNDETZEA<\/p>\n<ul>\n<li>Euskara <strong>sistemetan<\/strong> txertatzeko <strong>urratsak<\/strong> <strong>egiten<\/strong> ari gara.<\/li>\n<li>Hala ere, <strong>zuzendarien inplikazio handiagoa <\/strong>beharko da euskara enpresa estrategian kokatzeko.<\/li>\n<li><strong>Bidegurutzean<\/strong> gaude: <strong><em>aukeratik<\/em> harago <\/strong>joan nahi izatera, beste maila bateko <strong>erabakiak<\/strong> hartu behar dira.<\/li>\n<\/ul>\n<p>AKTIBAZIOA<\/p>\n<ul>\n<li>Ez dago formula magikorik; <strong>errealitatera<\/strong> <strong>egokitu<\/strong> beharra dago.<\/li>\n<li>Jendea <strong>aktibatzeko<\/strong>, irudimena eta ideia berritzaileak behar ditugu. <strong>Euskaraldia<\/strong> ariketa polita izan da.<\/li>\n<li><strong>Belaunaldi berriengana <\/strong>iritsi behar dugu aurrera egitekotan.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Zerbait bereziaren parte garen sentimendua nagusitu zaigu. Munduan parekorik ez daukan eraldaketa esperientzia baten parte gara. Alegia, hizkuntza gutxitu bat arlo sozioekonomikoan biziberritzeko ahaleginaren parte gara denok.<\/p>\n<p>Saretzeak berekin dakartza korapiloak. Bi orduko mintegiaren ondoren, kontzientzia hartu dugu egiten ari garenaz eta egiteko daukagunaz. Eta, saretuta, aurrera egiteko indarrak batu ditugu. Mila esker, ULMA, Danobatgroup eta Fagor-eko kideoi. Biba zuek, eta laster arte!<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><em>Emuneko talde antolatzailea<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hizkuntza gutxitu bat arlo sozioekonomikoan biziberritzeko ahaleginean ari gara Euskara Planen bidez eta saiakera horretan dihardugunoi laguntzen digu elkarren berri izateak Mondragon taldeko hiru kooperatiba talde handienak bildu ditugu urteetan euren kooperatibetan landutako euskara planen esperientziak eta ikasketak partekatzeko. Danobatgroup, ULMA eta Fagor Taldeko 19 kooperatibetako 44 partaidek hartu dute parte topaketan eta sei praktika [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":4769,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[3],"tags":[190,122,327],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5454"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5454"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5454\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5461,"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5454\/revisions\/5461"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4769"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5454"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5454"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.emun.eus\/fr\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5454"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}