berdintasuna

Joan den urriaren 10ean zientzia zein teknologiaren sektorearen emakumeek duten parte hartzearen inguruko Engendering STEM izeneko jardunaldiak izan ziren Amsterdam hirian eta bertan izan zen Emuneko ordezkari bat ere. Bergarako Miguel Altuna lanbide heziketako institutua iaztik ari da Erasmus+ programaren baitako ekimen honetan parte hartzen Eskozia eta Herbehereetako beste erakunde batzuekin batera, neska gazteak ikasketa tekniko eta zientifikoetara nola gerturatu aztertzen. Helburua, STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) sektorean diharduten Enpresa Txiki eta Ertainei genero berdintasuna eta aniztasunari lotutako praktika onen erakusleiho bat eskaintzea da eta praktika onen inguruko foro bat artikulatzea da.

STEM sektorea abiada izugarrian ari da hazten Europan, baina enpresek gaitasun eta ezagutza hauek dituzten pertsonak behar dituzten arren, hauek betetzeko aurreikuspenak ez dira hain positiboak, are gutxiago emakumeen parte hartzetik aztertuz gero.  Adibidez, Britainia Handian 2024 urterako 185.000 ingeniari beharko direla aurreikusten da, baina gaur eguneko ikasketa datuak aztertuta, emakumeak azpi ordezkatuta daudela argi ikusten da; ingeniaritzatan %9a besterik ez dira.

Kezka honetatik abiatuta hasi dira Europako hezkuntza erakunde hauek elkarlanean, marko komun bat ezarri eta praktika onak elkarbanatzeko dinamikak sortzen. Hortik sortu da Engendering STEM izeneko jardunaldi hau ere. Miguel Altuna Institutuak gonbidatuta Emuneko ordezkaritza batek ere parte hartu zuen Amsterdamen antolatutako bilkuran, Euskal Herriko beste hamaika eragiletako ordezkariekin batera, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ikaslan, Adegi, Dikar edo Elursa enpresetako kideak.

Programa honetan parte hartzen duten eragileen aurkezpenarekin ekin zitzaion jardunaldiei, Miguel Altuna Institutua, Eskoziako Equate erakundea, City of Glasgow College eta Herbeheretako VHTOk euren proiektuaren berri eman zutelarik. Ostean, STEM esparruan emakumeen parte hartzea sustatzen ari diren hainbat kasu praktiko ezagutzeko aukera izan genuen, programan parte hartzen duten herrialdeetako adibideak aztertuz. Bazkalostean, programako eragileen artean sortu duten aurre-diagnosirako tresnaren aurkezpena ere aurreratu zuten,  erakundeetako kideek genero berdintasunaren inguruan dituzten pertzepzioak jaso eta aztertzeko baliagarri izatea espero dutena. Hiru tailer antolatu ziren gero: emakumeak sektorera gerturatzeko pausu praktikoen ingurukoa bat, hurrengo belaunaldiengana nola iritsi aztertzeko beste bat, eta egiturazko botere harremanen eta inkontzientzian ditugun aurreiritziak identifikatzeko azken bat.

Iraitz Agirre Genero berdintasuneko Emuneko aholkulariak parte hartu zuen adituen mahaiarekin amaitu zen jardunaldia. Bertan, Emunek euskara planetan egindako ibilbidearen berri eman zuen eta esperientzia horretatik genero berdintasunerako baliagarri izan daitezkeen ikasgaiak aztertu eta egokitzen ari garela aipatu zuen, besteak beste. Era berean, genero berdintasuna eta kooperatibagintzaren arteko harremanez ere mintzatu zen Agirre.

Irakurtzen jarraitu...

Berdintasun planean jasota daukagun bezala, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio edo/eta sentsibilizazio kanpainak egingo ditugu Emunen; eta, oraingoan, Emakunderen kanpainarekin egin dugu bat.

Emakundek 2017ko martxoak 8rako prestatu duen kanpainak gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratzen du. Leloa da “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” eta bere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.

Irakurtzen jarraitu...

Emakundek Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan Berdintasuna: estrategia aurreratua enpresa kooperatibetan jardunaldia antolatu zuen azaroaren 15ean. Jardunaldi honetan Emuneko Pertsonen arloko arduradunak, Amaia Etxanizek parte hartu zuen Laboral Kutxako, Gestio Sozialeko zuzendaria den Nuria Agirrerekin batera, emakumeak erantzukizuneko lanpostuetara heltzeko estrategiak mahai inguruan.

Amaia EtxanizAmaia Etxanizek Emuneko egoera eta praktikak azaldu zituen. Emuneko zuzendaritzan 7 kide daude eta horietatik 6 emakumeak dira, horrek erakusten du posible dela emakumeak zuzendaritza lanpostuetara heltzea. Eta hori lortzen da zuzendaritza lanpostuetara heltzeko politikak eta neurriak diseinatuz, garapen profesionala bultzatuz, kontziliaziorako aukerak emanez eta lan sari haustura ekidinez.

Era berean, Etxanizek esan zuen ezinbestekoa dela enpresa kulturan barneratuta izatea pertsonen ongizaterako beharrezkoa dela genero berdintasuna lantzea;  erantzukidetasunez jokatu beharra daukagula,  maila indibidualean eta gizarte mailan, proiektuaren iraunkortasuna bermatzeko eta eredugarriak izan behar garela esaten eta egiten dugunaren artean.

Irakurtzen jarraitu...

amaia etxaniz1Urriaren 27 eta 28an, Berdintasuna eta Kontziliazioari buruzko Kongresua antolatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Kursaalen. Arlo honetan dauden herrialde, enpresa eta erakundeen esperientzia eta proiektuak ezagutzea eta Gipuzkoaren diagnostikoa egitea izan zen kongresuaren helburua.

Kongresuan Emuneko Pertsonen Arloko arduradunak, Amaia Etxanizek, parte hartu zuen. Pilar Kaltzadak gidatu zuen solasaldian Emunekin batera, Elhuyar, Askora eta Gizpuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak aritu ziren.

 

Bakoitzak bere erakundeak berdintasunaren eta familia eta lana bateragarri egitearen inguruan duen esperientzia azaldu zuen. Erantzunkidetasunaren kontzeptua izan zen denek nabarmendu zutena, Emuen erronketa bat erantzukidetasuna hiru ikuspegi hauetatik lantzea da: erantzunkidetasuna familian, lankideekiko eta enpresan.

Irakurtzen jarraitu...

Berdintasun planean jasota daukagun bezala, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio edo/eta sentsibilizazio kanpainak egingo ditugu Emunen; eta, oraingoan, Emakunderen kanpainarekin egin dugu bat.

Aurtengo Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa da: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna». Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak.

Informazio guztia Emakunde aldizkarian eta Irekian.

Irakurtzen jarraitu...

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarria eman zion atzo Emuni. Ziurtagiri hau euren erakundeetan emakume eta gizonen berdintasunarekin konpromisoa hartzen duten 73 entitatek jaso zuten.

2016_02_24_reconocimientos_igualdad_04

Ziurtagiria lortzeko kontuan hartu dira lan-baldintzetan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasuna bermatzeko jarduerak, eta enpleguarena kalitateari dagozkionak; eta baita kanpora begira egindako jarduerak ere.

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko beharrezkoa da enpresa barruan emakume eta gizonen egoera aztertzen duen diagnostikoa egitea, lehenik eta behin, eta, ondoren, ekintza positiborako plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea. Ekintza positiborako plan honek zenbait helburu bete behar ditu, besteak beste, aukera berdintasunen aldeko politika bultzatzea langileak kontratatu, sustatu eta trebatzeko orduan; zuzendaritzako langileak eta langileen kontratatze lanak burutzen dituztenak aukera berdintasunean trebatzea; kontratazio, aukeraketa eta trebakuntza prozesuak aldian-aldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren baieztatzeko; malgutasun bideak eskaintzea familia mailako ardurak dituzten langileei; eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio eta/edo sentsibilizazio kanpainak egitea.

Irakurtzen jarraitu...

Hizkera ez-sexistari buruzko saioa Emunen

Asteartea, 2014eko uztailaren 29a

Pasa den uztailaren 19an jaso genuen Ainhoa Beola Olaziregiren eskutik hizkera ez-sexistari buruzko formazio saioa. Hizkera inklusiboa aplikatzea EmunAinhoa Beola Olaziregieko berdintasun planeko oinarrietan dago, eta saio hau Emuneko lankideok parte hartzen dugun proiektuetan berdintasunaren aldeko agente aktibo izan gaitezen ematen dugun urratsetako bat da.

“Izanak izena dauka. Izenik ez duenak ez dauka izanik” generoaren ikuspuntutik ere aplikatu behar dela esanda hasi zuen saioa Ainhoak, eta atalez atal, gure jardunean kontuan izan beharreko kontzeptuez eta hizkera inklusiboa erabiltzeko baliagarriak diren erraminta eta irizpideez aritu zen.

Irakurtzen jarraitu...

Berdintasunerako lankidetza

Osteguna, 2013eko azaroaren 21a

Emunek, beste 14 enpresa eta entitaterekin batera, pasa den ostiralean jaso zuen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde ziurtagiria. Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria izan zen ziurtagiri hauek formalki banatu zituena.

Ekitaldia, Berdintasuna, osasun psikosoziala eta bikaintasuna jardunaldiaren barne kokatu zen eta guztia, Kalitate eta Bikaintasunaren XIX. Europar Astearen testuinguruan.

Emunetik Amaia Etxanizek jaso zuen ziurtagiria eta bera ageri da argazkian.

Irakurtzen jarraitu...