erantzukidea

Kontziliazio erantzukidea erakundeetan

Osteguna, 2019eko urtarrilaren 31a

Urtarrilaren 29an hitzaldia eman zuten Emuneko Gurutze Mendizabalek eta Amaia Etxanizek Donostiako Gipuzkoa plazan, Etorkizuna eraikiz-eko gunean. Emunek GFAren diru-laguntzarekin 2017an kontziliazio erantzukidearen inguruan landutako berrikuntza proiektuaren berri eman zuten eta Emuneko eskarmentutik izandako bizipenetik ateratako ondorio nagusi batzuk ere konpartitu zituzten.

Proiektuaren helburua izan zen “Erakundeetan kontziliazo erantzunkidea lantzeko prozesu mailakatua diseinatzea”. Horretarako, lehenengo ingurura begiratu genuen eta Europako hainbat herrialdetako praktikak batzeaz gain, Gipuzkoako enpresetako egoeraren berri jaso eta Euskal Herriko hainbat aditurekin elkarrizketak izan genituen gaiaren inguruan. Ondoren, edozein erakundetan kontziliazio erantzukidea lantzeko prozesu proposamena diseinatu genuen Emunen eta hura baliaztatzeko eta handik ikasi eta hobetzeko proba pilotua inplementatu genuen Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzian.

3 ondorio nagusi atera genituen:

1. Kulturan eragin behar da: ez da nahikoa arauak eta politikak idatzita jasotzea. Oso
garrantzitsua da jendearen bizipenak, pertzepzioak, beldurrak, beharrak, nahiak…
jasotzea eta balioak ezagutzea, ondoren portaeretan, ohituretan, balioetan eragiteko.

2. Prozesuak mailakatua izan behar du: Lanketa ezin da egun batetik bestera egin,
aldaketa ez da etorriko soilik erabaki ausartak hartzetik, kultura aldaketa bat den
heinean, hobe da urratsak poliki baina sendo ematen joatea modu ordenatuan eta jasangarrian.

3. Enpresa iraunkorragoa izango da: kontziliazio erantzukidea lantzen duen enpresa,
iraunkorragoa izango da, pertsonen kudeaketako kalitatea hobetuko duelako.
Ondorioz pertsonen gogobetetzea eta inplikazioa areagotuz…. Eta honek ekarriko digu
enpresaren kalitatea (ekonomikoa, pertsonala eta soziala) eta lehiakortasuna areagotzea.

Irakurtzen jarraitu...