martxoak 8

Bihar Emuneko emakumeok* greba egingo dugu

Osteguna, 2019eko martxoaren 7a

Bozketa egin ostean, Emuneko emakumeok* martxoaren 8an greba egitea erabaki dugu.

Emakumeok* egun batzuk lehenago egin genuen asanblada eta grebaren inguruko hainbat kontuz hitz egin genuen: zaintza greba egiteko dauzkagun zailtasunak, emakume askok gu baino zaurgarritasun egoera handiagoa bizi dutela… Bozketako xehetasunak erabaki ondoren, bozkatu egin genuen. Mugimendu feministak egindako greba deialdiaren helburura eta ezaugarrietara hurbiltzeko ahalegin berezia egin dugu Emunen.

  • Kooperatibako barne araudian grebaren inguruko artikulua berraztertu eta klausula hau gehitzea adostu zuen Kontseilu Errektoreak  2019ko urtarrileko bileran: “Sektorekako deialdiak: Emuneko langileen sektore batentzako diren greba deialdietan, arauan jasotakoa sektore horretako Emunkideei aplikatuko zaie.” Artikuluaren moldaketaren ondorioz, gure araudia errespetatuz emakumeok* bakarrik izan gara asanbladan eta bozketatan parte hartu dugunak.
  • Bozketaren emaitzaren arabera, % 98ko aldeko bozkekin, greba egitea erabaki dugu. Dena den, edozein langile emakumeren bozkatzeko eskubide indibidual eta unibertsala errespetatu du Emunek.
  • Planto egiteaz gain, beste enpresa eta oro har gizartearen aurrean, grebaren bozgorailu izateko helburuarekin:
    • Hiriburuetan nahiz herri bakoitzean antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzeko deia zabaldu dugu, eta bereziki egoitzak ditugun herrietako elkarretaratze eta manifestazioetan parte hartuko dugu.
    • Emuneko egoitza nagusiaren kanpoaldean amantalak, erosketa poltsak edo zapi moreak eskegiko ditugu.
    • Posta elektronikoko sinaduran greba deialdiarekin bat egiten dugula jarriko dugu.

Azkenik, grebaren ondorioz kendutako lan aurrerakinak Euskal Herriko mugimendu feministara  bideratuko ditugu.

Emuneko emakumeok* planto!

Irakurtzen jarraitu...

Bihar Emuneko emakumeok* lanuztea egingo dugu

Asteazkena, 2018ko martxoaren 7a

Bozketa egin ostean, Emuneko emakumeok* lanuztea egitea erabaki dugu biharko, martxoaren 8rako. Horrez gain, herri bakoitzean antolatutako mobilizazio eta ekintzetan parte hartzeko deia zabaldu gura dugu.

Baina Emunen ere igarriko da lanuztea. Emuneko egoitza nagusiaren kanpoaldean amantalak edo zapi moreak eskegiko ditugu eta kafe makinan kutxa bat jarri dugu salatu eta aldatu nahi ditugun egoerak, bizipenak… jasotzeko. Azkenik, posta elektronikoko sinaduran greba deialdiarekin bat egiten dugula jarriko dugu.

Lanuztearen ondorioz kendutako lan aurrerakinak Euskal Herriko mugimendu feministara bideratuko ditugu.

Emuneko emakumeok* planto!

Irakurtzen jarraitu...

Berdintasun planean jasota daukagun bezala, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio edo/eta sentsibilizazio kanpainak egingo ditugu Emunen; eta, oraingoan, Emakunderen kanpainarekin egin dugu bat.

Emakundek 2017ko martxoak 8rako prestatu duen kanpainak gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratzen du. Leloa da “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” eta bere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.

Irakurtzen jarraitu...

Berdintasun planean jasota daukagun bezala, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio edo/eta sentsibilizazio kanpainak egingo ditugu Emunen; eta, oraingoan, Emakunderen kanpainarekin egin dugu bat.

Aurtengo Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa da: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna». Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak.

Informazio guztia Emakunde aldizkarian eta Irekian.

Irakurtzen jarraitu...