Aholkularitza-proiektuen gidaritza

 

Immigrazioa eta aniztasunak zure udalerri edo entitatean eragiten dituen erronka berriak kudeatzeko laguntza behar duzu?

Zure herrian jatorri desberdineko pertsonen inguruko kezkak sumatu dituzu eta ez dakizu nola aurre egin?

Zure herrian elkarbizitza hobetzea nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi?

Behar duzun horretan laguntzeko gaude. Hauetako proiekturen bat lagungarri egingo zaizu, ezta?

Proiektu zehatz hauetaz gain aholkularitza eskaintzen dugu hainbat arloren inguruan, hala nola aniztasunaren gaia zehar-lerro gisa lantzeko eta harreran hizkuntza nola txertatu laguntzeko.

Harrera planen diseinua eta inplementazioa

Zure entitatean edo udalerrian etorri berriei harrera modu egokian eta sistematizatuan egin nahi diezu?

Jatorri desberdineko pertsona berri bat gurera etortzen denean egokitze prozesu bat behar izaten dugu, bai pertsona heldu berriak baita aurretik gaudenok ere. Lehen harrera edo unea oso garrantzitsua izaten da, baina lehen harreraz gain ezin ahaztu ditzakegu ondorengo pausoak, eta egokitze prozesua ahalik eta hobekien bideratzeko ondorengo saioak ere antolatzen ditugu.

Harrera modu egokian egiteko beharrezko material guztiak eta prozedurak prestatzen ditugu eta bezeroaren esku uzten ditugu.

Ongi etorri gidak

Bizilagun berri bat herrira datorrenean beharrezko duen informazioa jasoko duen herriko baliabideen gidetako edukiak prestatzen ditugu hainbat hizkuntzatan. Gida horiek entitateetako kideekin eta atal desberdinetako langileekin koordinatuta osatzen ditugu.

Elkarbizitza planerako oinarriak eta ildo nagusiak ezartzeko prozesu parte hartzaileak

Zure udalerrian edo entitatean aniztasuna oinarri hartuta elkarbizitza sustatu nahi duzu modu parte hartzaile batean?

Egitasmo honek herriko elkarbizitzarako oinarriak finkatzeko gunea izan nahi du, eta hau egiterakoan bereziki zainduko da parte hartzaileen aniztasuna. Horregatik, herriko eragileak, norbanakoak eta udaleko arlo ezberdinetakoek parte hartzea proposatzen da. Herriko pertsonen esperientziak oinarritzat hartuta lan egingo dugu. Beraien ikuspegi, bizipen eta gaiarekiko espektatibak kontuan hartu eta dinamika parte hartzaileen bidez gogoeta kolektiboa egin, besteen lekuan jartzea ahalbidetu eta aurrera begirako ildo komunak definitu eta adostu nahi dira, elkarbizitza osasuntsua lortzeko aldaketarako giltza izan dadin.

Bertan ateratzen diren ondorioen kudeaketa eta plangintza ere egiten dugu.