Diagnostikoak eta ikerketak

 

Helburuak definitzerakoan eta gure lanaren ildo nagusiak erabakitzerakoan, beharrezkoa izaten dugu egoera zertan den ikusi eta horren arabera oinarri sendoetatik abiatzea. Azterketa lan hori modu zorrotzean eta planifikatuan egingo dizugu Emunen, bai gai zehatzetan eta bai arlo orokorretan.

Kultur sektoreen nahiz eragileen sareak eta euren egoera aztertzeko diagnostikoak egiten ditugu, baita kultur eskaintzaren eta horrekin lotutako gaien eta guneen azterketak ere. Beharrezko ikergai kuantitatibo eta kualitatiboak mahai gainean jartzen ditugu, eta hainbat tresna eta baliabide erabiltzen ditugu azterketa lanak egiteko:

Kultura 4

Honako gaiak aztertzen ditugu, besteak beste:

      • Kulturgintza
      • Sorkuntza, programazioa, publikoa eta kontsumo ohiturak.
      • Azpiegiturak

Azterketa lana egiteko metodologia zure beharretara egokituko dugu eta baliabideak eta tresnak elkarrekin aukeratuko ditugu, prozesuaren fase nagusi hauek kontuan hartuta:

Nueva imagen (2)