Elkarlan sistemak eta sareak

 

Kultur eragileak, herritarrak nahiz erakundeak koordinatzeko beharra ikusten duzu? Partaideen beharretara moldatutako sarea diseinatzen eta martxan jartzen lagunduko dizugu Emunen, proposamen eta ekarpen berriak egingo dizkizugu, eta guztion ezagutza partekatzeko bideak jarriko ditugu. Eskaintzen duguna:

Sare eta egituren diseinua

Ohiko dinamikak ezagutzea, eta gune eta pertsonen artean sarea osatzeko eta elkarlanerako egon daitezkeen aukerak eta tresnak aztertzea eta aukeratzea da helburu nagusia.

Parte hartzeari garrantzia ematen diogu eta sarearen parte izango direnei deialdi zabala egiten diegu. Nagusiki zereginak bi zatitan banatzen ditugu: lehen fasean ohiko egitekoetan izan ohi diren laguntzak eta mugak ezagutzen ditugu, eta bigarren fasean elkarlana gauzatzeko bideak adosten ditugu.Nueva imagen

Mahai eta batzordeen dinamizazioa

Askotan azpimarratzen den beharretako bat koordinazio gune bat sortzea edota dinamizazioan  laguntzea izaten da. Maila autonomoan funtzionatuko duten guneak helburu, martxan jartzeko urratsak ematen, izaera eta funtzionamendurako oinarriak ezartzen, eta batzordeak dinamizatzen lagunduko dizugu:

  • Gunearen helburuak definitu.
  • Izaera eta ezaugarriak adostu.
  • Egitura definitu.
  • Gunea dinamizatu nahiz dinamizatzen lagundu.
  • Dinamizaziorako ezagutza eta baliabideak eskaini.

Herritar eta eragileen partaidetza, elkarlana, koordinazioa eta aktibazioa

Gaur egungo testuinguru sozial eta ekonomikoan pertsonen, kultur eragileen eta erakundeen baliabideak murriztu egin dira eta kasu askotan elkarlanean jardutea ezinbestekoa da horiek hobeto aprobetxatu eta kudeatu ahal izateko. Taldean lan eginda zailtasunak murriztu eta sarritan desagertu egiten dira.

Elkarlana baliabideen konpartitze hutsa baino zerbait gehiago dela ulertuta, talde nortasuna landuz banakoen aktibazioa lortu nahi dugu, helburu komunak lortzeko lanean aritzeko. Horrez gain, partaidetzaz eta pertsonen aktibazioaz gizarte justuago, gardenago eta orekatuago bat lortuko dugula uste dugu.

Zerbitzu hau Emuneko Parte hartze Zerbitzuekin batera eskaintzen dugu.