Kultur kudeaketa

 

Eguneroko zereginak norabide batean egituratu eta antolatu nahi dituzu? Emunen kultur kudeaketan hobetzeko aholkularitza eta laguntza eskainiko dizugu, zure beharrei guztiz egokituta. Zure lanarekin lortu nahi dituzun emaitzak zehazten eta horretarako baliabideak eta irizpideak definitzen lagunduko dizugu, proiektuetan oinarrituta eta etengabeko berrikuntza ardatz. Ondoko zerbitzuak eskaintzen ditugu hori lortzeko:

Kultur proiektuak eta politikak: diseinua, inplementazioa

Kultur politikek sormen estetikoari zein bizitza kolektiboari laguntza instituzionala emateko balio dute, eta kultur proiektuak berriz, gure herrian, auzoan, erakundean, museoan, dantza taldean… helburuak lortzen lagunduko diguten erremintak dira. Kultur proiektuek eta politikek helburuak zehazten dituzte, eta hartara, antolatzen edo sustatzen ditugun ekimenetan norabide bat izango dugu; bide orria, nolabait esateko.

Kultur proiektuak idaztea edota norbere plangintza egokia antolatzea tokian tokiko errealitatearen arabera egiteko lana da, baina badira egoera gehienetan errepikatuko zaizkigun betebeharrak: helburua, estrategia, proiektuak, balorazioa eta baliabideak (giza baliabideak zein ekonomikoak).

Proiektuak diseinatu eta inplementatzeko metodologia parte hartzailea erabiltzen dugu, proiektuek eragina duten pertsonak kontuan hartuz. Ondoko urratsak bere osotasunean nahiz banaka egiteko laguntza eskaintzen dugu:

Kultura 6

Kudeaketarako tresnak: planifikazioa, adierazleak, praktika onak, balorazioak eta memoriak

Eguneroko zereginak kudeatzen laguntzeko tresnak eta euskarriak emango dizkizugu, eta baita kudeaketa lan horiek egin ere, hala nahi duzun kasuetan. Planifikazioa eta urteko gestio plana egiteko aholkularitza eskainiko dizugu, horretarako beharrezkoak diren euskarriekin lagunduta. Kultur adierazleak definitzen lagundu eta horien jarraipena egiteko aholkularitza emango dizugu, eta baita horien guztien jarraipena egiteko balorazioak eta memoriak egin ere. Praktika onak jaso eta zabaltzeko sistema definitu eta martxan jarri nahi duzula? Horretan ere lagunduko dizugu.

Euskal kulturaren eta kulturgintzaren garapena: irizpideak, sustapena

Euskal kultura eta kulturgintza sustatu nahi dituzu? Horretarako beharrezkoak diren antolaketa eta planifikatze lanak egiten lagunduko dizugu, egoeraren arabera hainbat balio eta irizpide definituz eta proiektu zehatzak bultzatuz, ardatz hauek kontuan hartuta: Kultura 5