Trebakuntza eta garapena

 

Kulturarekin lotutako edukietan etengabe eguneratuta egotea ezinbestekoa da gaur egun. Norberaren ezagutza eta pertsona gisa garatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Emunen, aurrez aurreko formazio eta hitzaldietan nahiz interbentzio eran lantzeko aukerarekin.

Tailerrak eta saioak: euskal kulturgintza, kultur kudeaketa, sorkuntza…

Gure tailerretan ariketa edo emaitza bat eraikitzen joango dira partaideak. Helburua da euren egunerokoan baliagarri egingo zaien materiala sortu eta eskuratzea, saioetan landuko diren edukiak kontuan hartuz. Hartara, teoria eta praktika lotuta joango dira eta amaieran esku artean emaitza aplikagarria edukitzea izango dugu helburu.

Parte hartzaileak dira tailerrak eta saioak.  Partaideen esperientzia oinarri hartuta, azalpenak eta ariketak tartekatzen ditugu eta partaide guztiek hitza har dezaten dinamikak proposatzen ditugu.

Bisita gidatuak eta jarduera didaktikoen dinamizazioa

Espazio baten, erakusketa baten edo edozein guneren edukiak modu didaktikoan azaldu nahi dituzu? Emunen bisita gidatuak eta jarduera didaktikoak eskaintzen ditugu, baita horiek norberak gidatzeko laguntza eta aholkularitza eskaini ere.

Publiko anitzean pentsatzen dugu eta publikoak irudikatzen ditugu; horrenbestez, publiko horien aniztasuna zaintzen dugu eta horiei egokitutako jarduerak proposatzen. Horrekin batera, edukien inguruko hausnarketa sustatzen dugu eta publikoaren araberako mezua prestatzen dugu.

Kultura1

Kulturako balioen lanketa eta transmisioa

Kulturari bere balioa eta garrantzia emateko gizartean heziketa gehiago behar dugula aipatzen da sarri. Kulturak pertsonaren heziketan duen funtzioaz jabetuta eta sortzaileen lana askotan ez dela behar bezala baloratzen kontuan hartuta, baloreen inguruko interbentzioak eta transmisiorako egitasmoak diseinatu eta martxan jartzen ditugu, eragile eta erakundeekin elkarlanean:

  • Balioen azterketa eta birdefinizioa bideratuz.
  • Ondare materiala eta ez-materiala bilduz.
  • Transmisiorako eta zabalkunderako bideak zehaztuz.