Aurrekontu parte hartzaileak

Udal batek udalerrian herritarren partaidetza sakontasunez sustatu nahi badu lehenago edo beranduago heldu beharko dio udal aurrekontuak modu parte hartzailean lantzeari. Lanketa hori modu progresiboan egitea gomendatzen dugu; urtez urte herritarren udal aurrekontuei buruzko ezagutza handitu ahala, herritarren erabakimenean sakonduz eta udalaren sarrera eta gastuekiko erantzukizuna handituz.

Aurrekontuen diagrama

Aurrekontuen parte hartze prozesuen inguruko aholkularitza integrala eskaintzen dugu: prozesuaren diseinua eta plangintza, komunikazio planaren diseinua eta parte hartze foroen (bilerak eta bestelako parte hartze aukerak) diseinua, programazioa, dinamizazioa eta informazio-euskarrien sorkuntza. Aipatutako lan horiek udal zinegotzi eta langileek egin nahi izatera, akonpainamendu eta monitorizazio zerbitzua ere eskaintzen dugu.