Foro jendetsuak

Herritarren hausnarketa eta elkarrizketa aurrera eramateko foro jendetsuen diseinua eta dinamizazioa.

Herritarren iritziak, kezkak, ekarpenak etab. jasotzeko eta beraien parte hartzea bermatzeko, sarri askotan foro jendetsuak antolatu behar izaten dira. Emunek foro horiek diseinatu, kudeatu (antolatu, jarraipena egin, azpiegiturak lotu, …) eta dinamizatzeko zerbitzua eskaintzen dizu.

Foro horietako bakoitzak ezaugarri desberdinak baditu ere, hona hemen Emunen eskutik bideratu daitezkeenetako batzuk:

  • Ohiko topaketa eta jardunaldiak.
  • Open space-n oinarritutako dinamikak: dinamika honek pertsona talde handiek gai jakin baten inguruko ideiarik onenak lortzea ahalbidetzen du.
  • World Cafe-a: ezagutzak partekatu eta ekintza-lerroak adosteko aukera ematen duen elkarrizketa kolaboratiboak dira.
  • Sormen prozesu dinamiko eta bateratuak:
  • Berrikuntza irekian oinarritutako jardunaldiak: aditu eta arituen jakintza trukatzeko gune eraikitzaileak dira hauek.