Hirigintza lantzen

Hirigintzaren inguruko herritarren partaidetza proiektuak.

Hirigintzaren inguruan mota askotako egitasmo parte hartzaileak egin izan dira gure udalerrietan: urbanizazioen (bir)diseinua lantzekoak, ondare industriala berreskuratzekoak, eraikin berezien erabilera berreskuratzekoak, eraikinen birgaitzearen ingurukoak, plazak eta parkeak diseinatzekoak…

emunek aholkularitza zerbitzua eskaintzen dizu hirigintzaren inguruko parte hartze proiektuak diseinatzeko eta garatzeko. Horrela, hiri diseinu parte hartzailerako metodo eraginkorra den Diseinu Pentsamenduko Design Thinking metodologia erabiltzea proposatzen dugu.

Hirigintza

Design Thinking-aren metodologia garatzerakoan, hainbat fase jorratuko genituzke:

  • Ulertu: arazoaren eta beharren ulermen bateratua; parte hartze proiektuaren sustatzailearen (Udala) eta aholkularitzaren artean eta Udala eta herritarren artean.
  • Behatu: interbentziogai den gunearen zuzeneko edo zeharkako behaketa; bere erabilerak, ez-erabilerak eta guneak eragiten dituen sentimenduak aztertzeko, egoera eta protagonista desberdinak kontuan hartuz.
  • Definitu: behatutakoa kontuan izanda eta gunearen erabiltzaile eta erabiltzailegaiek dituzten beharrak detektatu, lehentasunak jarri eta etorkizuneko soluzioak zeri erantzun behar dion definitzea.
  • Ideiak sortu: gunearen diseinu berrirako irtenbidea irudikatzen lagunduko duten ideiak sortzeko prozesu dibergentea.
  • Prototipatu: sortutako ideien arteko lehen aukeraketa egin eta aukeratutakoekin probak egitea, prototipatzea.
  • Testatu: erabilitako prototipoetatik soluzioa aukeratzea eta horren baliagarritasuna testatzeko fasea.