Hondakinen kudeaketa

Hondakinen kudeaketaren inguruko parte hartze prozesuak bideratzeko aholkularitza.

Hondakinen kudeaketaren inguruko parte hartze prozesuek badituzte zenbait ezaugarri berezi. Prozesuak modu eraginkorrean diseinatu eta bideratzerakoan sortu daitezkeen zalantza eta kezkak gainditzen laguntzeko aholkularitza eskaintzen du in-situ. Zerbitzu honen atal nagusiak hauek dira:

  • Hondakinen kudeaketako prozesua diseinatzeko aholkularitza
  • Parte hartze saioen dinamizazioaren inguruko aholkularitza (dinamika parte-hartzaileak, saioetako metodologia, baliabide materialak…).
  • Komunikazio estrategiaren inguruko laguntza teknikoa.
  • Prozesuaren jarraipena eta monitorizazioa.