Praktika Komunitateak eta formazioa

Parte hartze prozesuak modu autonomoan gidatzeko udal teknikari eta zinegotzientzako trebakuntza ikastaroak emateko eta Praktika Komunitateak diseinatu eta dinamizatzeko zerbitzua da hau. Udaleko zinegotzi eta teknikariengan parte hartze kultura jada errotuta dagoen kasuetan, Emunek ikastaroa herriko eragileei ematea proposatzen du; hartara, herriko elkarte eta taldeetan eta orohar herritarren  artean parte hartze kulturari bultzada emango zaio.

Zuen herri/erakundean parte hartze prozesu bat martxan jartzeko behar duzuen laguntza emateko prest gaude. Zerbitzu honen helburua ez da herritarrekin batera landu beharreko prozesu osoa geuk egitea, baizik eta prozesua zeuk gidatu eta garatu nahi izanez gero, behar dituzun baliabide eta aholkuak ematea, hau da, prozesuaren akonpainamendua egitea. Emunek zure bidelagun izan nahi du, herri eta erakundeetarako kideen politika parte hartzaileak modu autonomoan egiten ikasteko eta moldatzeko. Hori lortzeko babes teknikoa eskaintzen dugu.

Praktika_komZerbitzu honen atal nagusiak hauek dira:

  • Herritarren parte hartzearen inguruko ikastaroa praktikoa: zinegotziek eta udal langileek edozein parte hartze ekimen beren kabuz planifikatu, kudeatu eta dinamizatzeko gaitasuna lortzera bideratutakoa. Ikastaroan ukitzen diren eduki nagusiak hauek dira: “zer da parte hartzea”, “proiektua nola kudeatu”, “komunikazioa plana”, “bilerak nola gidatu/dinamizatu”, “parte hartze teknikak” eta “IKT tresnak”. Ikastarotik Udala lanean has dadin erabilgarri diren lan-prozedura eta euskarri pertsonalizatuak ere ateratzen dira.
  • Praktika Komunitatearen inguruko aholkularitza: Praktika Komunitatearen enfokea eta ezaugarriak diseinatu ondoren, komunitatearen saioak edukiz elikatzeko, kideei trebakuntza-pilulak emateko, lan-dokumentuez hornitzeko (praktika onak, proiektuen definizio fitxa, sistematizazio fitxa, programazio-orriak, komunikazio plana, bileretarako euskarri bisualak…), proiektu koordinatuak sortzeko…
  • Monitorizazio zerbitzua: hainbat udal arlotan garatuko diren parte hartze ekimen zehatzen plangintza eta dinamizazioaren ingurukoa; hau da, ekimenon arduradunentzako gertuko laguntza teknikoa ematea.

Emunek herritarren parte hartzearen inguruko ikastaroak eta Praktika Komunitatearen inguruko zerbitzua, besteak beste, Azkoitiko Udalean eman ditu. Zerbitzu horren erreferentzia zuzenagoaren bila hona jo dezakezu: