Mugikortasun iraunkorra lantzen

Mugikortasunaren ingurukoak dira herritar askorentzat kezka iturri nagusi. Egungo bizimoduan gehienok mugitu behar izaten gara egunero batera eta bestera, lanera edo erosketak egitera, umeak eskolara eramatera edo kiroldegira; herrian bertan edo kanpora; errepide, bidegorri eta espaloiak baliatuz; oinez, bizikletaz, gurpildun aulkiz, kotxez edo garraiobide publikoen bidez…

Mugikortasunaren inguruko parte hartze proiektuen diseinua eta plangintza, komunikazio planaren diseinua eta parte hartze foroen diseinua, programazioa, dinamizazioa eta informazio-euskarrien sorkuntza garatzeko aholkularitza zerbitzua eskaintzen dizu emunek, baita gaiaren inguruko ekimen pedagogiko eta ludikoen antolaketa ere.

Mugikortasunaren inguruan hainbat parte hartze proiektu gara daitezke:

  • Autobusen ibilbideak diseinatzekoak.
  • Bidegorriaren ibilbideak diseinatzekoak.
  • Irisgarritasunari dagozkionak, oztopo arkitektonikoak detektatzera bideratutakoak.
  • TAO sistemaren ezarpenekoak.
  • Kotxearen erabilera murriztera bideratutakoak.
  • “Eskolara oinez” programaren ingurukoak.

Beasaingo Mugikortasun Astea (2013ko ekaina 17-21) from GITB on Vimeo.