Partaidetza ordenantzaren diseinua

Herritarren parte hartzearen ordenantza diseinatu eta adosteko prozesu parte hartzaileak.

Udaleko parte hartze sistemaren atal bat den parte hartzearen ordenantza herritarrekin definitzeko proiektuak dira hauek. Udalerriko hainbat eragile eta pertsona erreferenteekin elkarlanean lantzen dugu ordenantza, prozesu sinple, atsegin eta eraginkor batetara hurbilduz. Parte hartzaileen adostasunarekin irizpideak eta arautegia finkatzen dugu eta aldi berean balio demokratikoetan sakontzeko saiakera egiten dugu. Horrez gain, herritarrak udalgintzan eta herrigintzan parte hartzeko dituen aukeren eta betebeharren inguruko pedagogia egiten dugu.

Prozesu hauetan lantzen ditugun arloak hauek dira:

  • Parte hartzearen printzipioak eta abiapuntua.
  • Parte hartzeko ordenantza eta herri galdeketarena, balego.
  • Parte hartzearekin lotutako aurrera begirako ekimenak.
  • Parte hartzearen ordenantzaren jarraipen sistema.

Herritarren parte hartze ordenantza Amasa-Villabonako herritarrekin batera landu du Emunek. Emunen aholkularitza zerbitzu horren erreferentzia zuzenagoaren bila hona jo dezakezu: