Partaidetzako sistema eraikitzen

Herritarren partaidetzarako udaleko sistema integrala eraikitzeko aholkularitza.

Udalak herritarren parte hartzea sendotzeko eta herritarrekin elkarlanean aritzeko egiten dituen ekimen guztiek ipar eta sistema bateratua behar dute. Sistema hori udaleko parte hartze sistema integrala da.

Sistema integrala diseinatzeko lanketa hori kultura parte hartzailerantz abiatu nahi den bidean emango den lehen pausoa izan daiteke, baina baita aurrez egindako ibilbidearekiko begirada autokritikoa garatzeko eta aurrera begirako ildoak lantzeko ere.

partaidetza_sistema

Parte hartzeko sistema integralaren lanketa udal zinegotzi eta langileekin batera egiten du Emunek eta helburu hauek ditu:

  • Herritarren partaidetzaren kontzeptuaren inguruko ulermen bateratua eraikitzea eta irizpide orokorrak definitzea.
  • Herriaren eta udalaren abiapuntuko egoeraren diagnostikoa egitea eta aurrera begirako misioa eta herrirako eta udal barrurako estrategiak adostea.
  • Estrategia horien araberako ekintzak epe luze nahiz motzerako plangintzan esplizitatzea (Parte Hartzeko Plan estrategikoan zein urteko Kudeaketa Planean).
  • Parte hartzean oinarritutako herrigintza eta udalgintzarako kultura errotzea, bai udal zinegotzi eta langileen artean eta bai herritarren artean, trebakuntza hartu-emanez, motibazioa landuz eta praktikarekin elikatuz.
  • Udaleko antolamendu orokorra egokitzea; egiturak, funtzioak, lidergoak, lan-estiloak, harremanak, barne zein kanpo komunikazioa, azpiegiturak, baliabideak eta arautegiak (parte hartze ordenantza) funtzio publikoko kultura berrira moldatzeko.
  • Arloko udal zinegotzi eta teknikarientzako babes tekniko iraunkorra ematea kudeaketa planeko hainbat ekintza zehatz (eskuliburua, dekalogoa…) aurrera eramateko.

Partaidetza sistema integrala, besteak beste, Azkoitiko Udalean ari gara eraikitzen. Emunek Azkoitiko Udalean egiten diharduen lanaren erreferentzia zuzenagoaren bila hona jo dezakezu: