- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, aniztasuna, emun
- Azpeitiko Udalaren harrera protokoloa
Azpeitira iritsi berri diren pertsonei udaletik harrera prozedura diseinatzea izan da helburua.
Udal barruko prozedura abiatu, etorri berria iristen den unetik harrera saiora bitarteko protokoloa martxan jarrita. Horrekin batera, udal langileek, herriko eragileek eta hezkuntzan gaia lantzen duten eragileek gaiarekiko bi formazio saio jaso dituzte.
Bi harrera saio antolatu dira, bata instituzionala, udalaren eskutik, eta bigarrena eragileekin batera egindako saioa. Herrira etorri berrientzako udaleko baliabideen gida ere berritu eta eguneratu egin da.
Prozesuan parte hartu duten udal teknikari zein zinegotziak egitasmoan inplikatu dira eta udal barruko sail guztiek gaiaren inguruko informazioa eta formazioa jaso dute. Bestetik, parte hartu duten eragileek ere gaiarekiko interesa, inplikazioa eta sentsibilizazioa adierazi dute.