Peruko parlamentuan Telpatzen!
2016-03-02
Inposatzeaz
2018-06-20

Denon artean errazago!

Euskaraz bizitzeko hautua egiten dugunon txokoa izateko sortu dugu hitzartzen.eus.

2008an Kataluniatik ekarri genituen TELP tailerrak ematen hasi ginenetik makina bat saio eta esperientzia bildu dugu, eta lehen TELP tailerren blogean egin genuen moduan, saio eta esperientzia horiek elkarbanatzeko erabiliko dugu atari hau.

2008tik hona, saio desberdinak moldatzen jardun dugu, egokitu eta hobetzen; eta behar berriak identifikatu ahala horiei irtenbideak topatzen.

Gero eta gehiago gara egunero euskaraz bizitzeko hautua egiten dugunok, eta horregatik, hautu hori elkarrekin eginda errazagoa delako, denon txokoa izango da Hitzartzen.

Ematen ditugun saio desberdinen informazioa biltzeaz gain, gaiari lotutako hausnarketa eta esperientzia trukeak jasoko ditugu (blogean).

Eta Kontsultorioan elkarrizketarako bidea zabalduko dugu. Egunerokoan sortzen zaizkigun zalantza eta oztopoei, Emunen aholkularien laguntzaz, elkarrekin erantzuteko.

Egingo dugu hautua, elkarrekin?

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now