Zergatik egiten zaigu horren zaila euskarari eustea euskaldun hartzaileekin?
2014-02-19
Estres linguistikoari aurre egin ahal zaio
2014-06-12

Euskal hiztunok biolentzia sinbolikoa jasaten dugu?

 “Biolentzia sinbolikoa sumisio gisa antzematen ez diren sumisioak lortzen dituen biolentzia da, “espektatiba kolektiboetan”, sozialki irakatsitako ideietan oinarritzen dena.”

Biolentzia sinbolikoaren kontzeptua Pierre Bourdieu soziologo frantziarrak sortu zuen 70. hamarkadan. Giza zientzietan erabiltzen da menperatzaileak menperatuaren kontra erabiltzen duen fisikoa ez den zeharkako biolentzia deskribatzeko. Menperatuak ez du biolentzia mota biolentzia gisa antzematen, eta, ondorioz, dominazio egoera horren konplize bihurtzen da, konturatu gabe.

Biolentzia sinbolikoa botere harreman ez simetrikoen testuinguruan sozialki eraikitzen diren estrategien parte dira. Jarrera, keinu, portaera eta iritzi patroien bidez rol sozialak, estatusa, generoa, posizio soziala, kategoria kognitiboak eta abar erreproduzitzeko modu ezkutu eta sistematiko gisa funtzionatzen du. Kontzeptu honek, teorian desberdinak diren hainbat fenomeno ulertzen laguntzen du: menderakuntza pertsonala gizarte tradizionaletan, klase menderakuntza gizarte aurreratuetan, nazioen arteko menderakuntza harremanak (inperialismoa eta kolonialismoa) edo gizonezkoen menderakuntza emakumeengan gizarte primitibo edo modernoetan.

Biolentzia sinbolikoa, biolentzia ikusezina da, ezkutukoa edo inplizitua, eta bere atzean ezkutatzen da egoera horretan ematen diren botere harremanak. Hau da, biolentzia sinbolikoak diskriminazio sozial gisa ulertu daitekeena normal bihurtzen du, horregatik biolentzia mota honek aurkako erresistentzia txikia sortzen du.

Komunikabideek biolentzia sinbolikoa indartu eta zabaltzen laguntzen dute, sozializazio prozesuan balore, ideia eta jokabide sozial “egokiak” erreproduzituz, eta baztertu beharrekoak gaitzetsiz.

Biolentzia sinbolikoaren adibideak erraz aurki daitezke gizonen emakumeekiko  menderakuntzan, arrazismo egoeretan, homofobia egoeretan… eta hizkuntza menderakuntza egoeretan? Gure inguruan adibideak topatu ditzakegu? Biolentzia mota honetaz konturatzea sumisioan ez erortzeko lehenengo pausoa izan daiteke.

Zuen ustez, biolentzia sinboliko gisa ulertu ditzakegu ondorengo egoera hauek?

Biolentzia mota honen ezaugarri bat bere ikusezintasuna izanda ere, bururatzen zaizue beste adibiderik? 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now