Detaileek markatzen duten diferentzia

Proiektu bakoitza garrantzitsua da guretzat, eta hari finez josten dugu. Fokua xehetasunetan jartzen dugu, bezeroaren beharrei berariaz erantzuteko.

Ardura soziala

Mundu justuago batean sinesten dugu, gugandik hasita eraldatuko den errealitate sozial justuago batean. Prest gaude tokikotasunetik gauzak zalantzan jartzeko, eta gizarte irraunkorrago baten mesedetan egiten dugu lan.

Kultura berritzailea

Erronka berriei aurrea hartu nahi diegu formazioaren eta berrikuntzaren bidez. Enpresa hibridatzailea da gurea, erantzun berriak eta berritzaileak emateko prest dagoena.

Pertsona erdigunean

Norbere ongizatea guztion onura da, eta emunkideok gara Emunen indargunea. Pertsona erdigunean jarrita elkar zaintzen dugu, bezeroa ere horrela zaintzeko.

Kooperatiba aurreratua gara

Eider
Eider

Emunen sisteman eta kulturan eragiten dugu, denok berritzaile izan gaitezen. Gure jarrera horrek eragin zuzena dauka zerbitzuaren kalitatean.

Emunen sisteman eta kulturan eragiten dugu, denok berritzaile izan gaitezen. Gure jarrera horrek eragin zuzena dauka zerbitzuaren kalitatean.

Kristina
Kristina

Balio kooperatiboek aukera ematen digute enpresaren egunerokoan modu aktiboan inplikatzeko eta gure jardun ekonomikoak gizartean inpaktu sozial iraunkorra sortzeko.

Balio kooperatiboek aukera ematen digute enpresaren egunerokoan modu aktiboan inplikatzeko eta gure jardun ekonomikoak gizartean inpaktu sozial iraunkorra sortzeko.

Olatz
Olatz

Enpresa hibridatzailearen ideian oinarrituta, bezeroei lantzeko dituzten gai sozialak kudeatzen laguntzen diegu. Lantalde prestatua eta erantzulea daukagu bezeroa egin beharreko bide horretan gidatzeko.

Igone
Igone

Gizartearen erronkei erantzun berritzaileak eskaintzen egiten dugu lan. Horrek geure buruari begiratzea eskatzen digu lehenengo. Nola ari gara gu? Zer inpaktu sortzen dugu? Hausnarketa horiek gure etxe barruan eginda goaz bezeroaren etxera. Erantzukizun hori ezinbestekoa da.

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus