kontziliazioa

Kontziliazio erantzukidea erakundeetan

Osteguna, 2019eko urtarrilaren 31a

Urtarrilaren 29an hitzaldia eman zuten Emuneko Gurutze Mendizabalek eta Amaia Etxanizek Donostiako Gipuzkoa plazan, Etorkizuna eraikiz-eko gunean. Emunek GFAren diru-laguntzarekin 2017an kontziliazio erantzukidearen inguruan landutako berrikuntza proiektuaren berri eman zuten eta Emuneko eskarmentutik izandako bizipenetik ateratako ondorio nagusi batzuk ere konpartitu zituzten.

Proiektuaren helburua izan zen “Erakundeetan kontziliazo erantzunkidea lantzeko prozesu mailakatua diseinatzea”. Horretarako, lehenengo ingurura begiratu genuen eta Europako hainbat herrialdetako praktikak batzeaz gain, Gipuzkoako enpresetako egoeraren berri jaso eta Euskal Herriko hainbat aditurekin elkarrizketak izan genituen gaiaren inguruan. Ondoren, edozein erakundetan kontziliazio erantzukidea lantzeko prozesu proposamena diseinatu genuen Emunen eta hura baliaztatzeko eta handik ikasi eta hobetzeko proba pilotua inplementatu genuen Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzian.

3 ondorio nagusi atera genituen:

1. Kulturan eragin behar da: ez da nahikoa arauak eta politikak idatzita jasotzea. Oso
garrantzitsua da jendearen bizipenak, pertzepzioak, beldurrak, beharrak, nahiak…
jasotzea eta balioak ezagutzea, ondoren portaeretan, ohituretan, balioetan eragiteko.

2. Prozesuak mailakatua izan behar du: Lanketa ezin da egun batetik bestera egin,
aldaketa ez da etorriko soilik erabaki ausartak hartzetik, kultura aldaketa bat den
heinean, hobe da urratsak poliki baina sendo ematen joatea modu ordenatuan eta jasangarrian.

3. Enpresa iraunkorragoa izango da: kontziliazio erantzukidea lantzen duen enpresa,
iraunkorragoa izango da, pertsonen kudeaketako kalitatea hobetuko duelako.
Ondorioz pertsonen gogobetetzea eta inplikazioa areagotuz…. Eta honek ekarriko digu
enpresaren kalitatea (ekonomikoa, pertsonala eta soziala) eta lehiakortasuna areagotzea.

Irakurtzen jarraitu...

Emuneko pertsonal burua den Amaia Etxaniz kooperatiban egindako hausnarketa eta hartutako neurrien inguruan arituko da jardunaldian.

Azken urteotan gero eta gehiago entzuten den kontziliazioa ez da gauza berria Emun kooperatibako kideentzat. Pertsonal burua den Amaia Etxanizen hitzetan, urteetan gehiegi pentsatu gabe eta halabeharrez landutako zerbait izan zen kontziliazioa. Kooperatibaren izaerari lotuta eta Emunkideen egoera pertsonalek horrela bideratuta landu zen zerbait. Hala, eszedentziak edota lan jardun murriztuak aspaldiko kontua dira kooperatiban.

Gizarteko behar bati erantzuten
Urteekin, ordea, Emunen behar eta egiteko modu partikularretatik gizarteko behar bati erantzuten ari zirela ohartu eta lanketa sakonagoari heldu zioten. Etxanizek “kontzientzia hartze bat” bezala gogoratzen ditu 2004 eta 2007 urteen artean egindako hausnarketak eta oinarri horiekin hasi ziren gero, 2010ean, kolektibo osoarekin gaia lantzen.

2012tik aurrera, berdintasuna eta kontziliazioa lanerako ardatzak dira Emunentzat. Tartean lan horren aitortza ere jaso du batean eta bestean. Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lankidetza erakunde gisa izendatu zuen 2015ean bigarrenez, eta asko dira Emunera iritzi eta laguntza eske gerturatu diren enpresa eta erakundeak.

Amaia Etxaniz, Gipuzkoako Foru Aldundiak kontziliazioaren inguruan antolatutako ekitaldi batean Emunen esperientziaren berri ematen.

Gustura lan egiteko modua
Kooperatibaren ikuspegitik, errentagarritasunean eragina dauka zalantzarik gabe: besteak beste, absentismoa mantendu egin da igo beharrean, lizentzia orduak jaitsi, eta langileari errazagoa zaio lan orduetan lanean kontzentratzea.

Modu zuzenean, noski, langilea da kontziliazioaren onuradun zuzena, eta horrek erabateko eragina dauka kooperatiban. Langileen gogobetetzeak gora egin du kontziliazio neurrien eraginez eta “lan sari ekonomikoarekin ordaintzen ez dena lan sari emozionalarekin orekatzea” lortu du Emunek.

Adibideak adibide, eta onurak onura, kontua da %62a emakumeak diren kooperatiba batean Zuzendaritzako kideen %86a direla emakumeak; eta hori ez da kasualitatea.

Irakurtzen jarraitu...

amaia etxaniz1Urriaren 27 eta 28an, Berdintasuna eta Kontziliazioari buruzko Kongresua antolatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak Kursaalen. Arlo honetan dauden herrialde, enpresa eta erakundeen esperientzia eta proiektuak ezagutzea eta Gipuzkoaren diagnostikoa egitea izan zen kongresuaren helburua.

Kongresuan Emuneko Pertsonen Arloko arduradunak, Amaia Etxanizek, parte hartu zuen. Pilar Kaltzadak gidatu zuen solasaldian Emunekin batera, Elhuyar, Askora eta Gizpuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak aritu ziren.

 

Bakoitzak bere erakundeak berdintasunaren eta familia eta lana bateragarri egitearen inguruan duen esperientzia azaldu zuen. Erantzunkidetasunaren kontzeptua izan zen denek nabarmendu zutena, Emuen erronketa bat erantzukidetasuna hiru ikuspegi hauetatik lantzea da: erantzunkidetasuna familian, lankideekiko eta enpresan.

Irakurtzen jarraitu...

Emun sortu zenetik lana eta bizitza pertsonalaren arteko orekari garrantzi handia eman diogu eta  uztartzeko neurriak etengabe zaindu eta landu ditugu.

2012. urtean diagnostiko bat egin genuen kontziliazio mailan egiten ari ginena, kolektiboak baloratzeko eta horren arabera dauzkagun neurriekin jarraitzeko eta/edo neurri berriak aztertu eta aplikatzeko. Kontziliazio definizioaren bila Debegesak egindako definizio hau egokia iruditu zitzaigun:

Bizitza pertsonalaren, familia- eta lan-bizitzaren bateratzea, bizitza proiektu baten hainbat arlo bateragarri egiteko modu gisa defini daiteke, de lan-jarduera, familia esparrua eta gainerako jarduerak, dimentsioak, pertsonal esaten zaien eremuak modu egokian bateratzea, azken finean, pertsonek interesak, betebeharrak eta ikuspegi oso batetik behartzat jotzen direnak bateratzeko duten aukera gisa” (Debegesa)

Lanaldi murrizketa arloan,  arrazoi desberdinengatik hartzen da: seme-alabak zaintzeko, gertuko pertsonaren  bat zaintzeko edo borondatezkoa.

Momentu honetan lanaldi murrizketan dagoen pertsona kopurua herena baino gehiagokoa da (31 pertsona murrizketan eta horregatik 8 pertsona behar dira murrizketagatiko orduak estaltzeko). Horrek badu zer esana Emunen alde eta baita bertan lan egiten dugunon alde: lana eta bizitza pertsonala bateratzeko ahalegina egiten dugu irabazi-irabazi ikuspegia bilatzen saiatuz.

Lanaldi murrizketan daudenen profil nagusia seme-alabak dituen emakumea edo gizonezkoa da: emakumezkoa %77 eta gizonezkoak %23 dira. Gizonezko kopurua handia da eta hori ere positibotzat daukagu berdintasunean eragiten ari garen kolektiboa eta enpresa garela adierazten duelako.

Garapen eta egunerokoan,  prestakuntza saioetako, bileretako, bestelako ordutegiak zehazterakoan lanaldi murrizketan edo lana eta bizitza pertsonalaren inguruko egoeraren batean daudenak kontuan hartzen dira.

 

Arlo horietan sakondu eta neurri batzuk mantendu eta berriak martxan jarri ditugu:

  • Ordutegi malgua izatea baldin eta urte osoari dagozkion orduak sartzen badira
  • Sartzeko eta irteteko ordutegi malgua izatea eta
  • Egun ditugun lizentziak mantentzea (mediku ordu, gaixotasun grabeagatikoak…)
  • Etxetik lan egiteko aukera-Telelana (haurdunaldi, familiakoren baten gaixotasun, elurte, mediku kontsulta baten bueltan, bezero baten bisita bueltan…kasuetan)

Sartzeko eta irteteko ordutegi malgua izateko 16 eskari jaso dira aurten; eskatzaileak gehienbat emakumeen eskariak dira (10 emakumezkoenak  eta 6 gizonezkoenak; gizonen proportzioa ere handia da %37,5).

Neurri hauetako gehienak Emuneko sorreratik martxan dauzkagu eta Telelanaren aukera izan da azken urteetako berritasuna. Telelana aplikatzen badihardugu eta gure zerbitzua emateko moduagatik neurri honen aplikazioan eragiteko bereziki hainbat ahalegin egiten dihardugu  faktore (bezeroaren beharrak, EMUNen beharrak, politikak, langilearen lan baldintzak…) ezberdinak zaindu ahal izateko.

Irakurtzen jarraitu...