euskara

Emunkide berriak bilatzen ari gara

Ostirala, 2018ko maiatzaren 25a

Emun Aholkularitzak arlo hauetan aritzeko teknikarien lan poltsak osatu behar ditu:

– HIZKUNTZA ZERBITZUAK

– EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA

– PARTE HARTZE  PROZESUAK

– BERRIKUNTZA SOZIALEKO PROZESUAK

Bete beharrekoak:

  • Lizentziatua izatea
  • Euskara maila altua izatea (gutxienez EGA edo baliokidea).
  • Dagokion arloko prozesuak diseinatu, garatu eta gidatzen esperientzia izatea: euskararen normalizazioa, parte hartzea, berrikuntza soziala, emakumeen eta gizonen berdintasuna
  • Taldeak gidatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna izatea
  • Proiektuen kudeaketan esperientzia  izatea
  • Gidabaimena izatea

Baloratuko da:

  • Hizkuntzak ezagutzea
  • Hiznet graduondokoa izatea
  • Arlo hauetakoren batean masterra edo baliokidea izatea: parte hartzea, kultura, aniztasuna, emakumeen eta gizonen berdintasuna
  • Berrikuntza sozialarekin lotutako ikasketak izatea
  • Erantzukizun sozialaren esparruan esperientzia izatea
  • Komunikaziorako eta harremanetarako gaitasuna izatea

Sartu curriculuma gure webgunek Lan bila? atalean.

Azken eguna (oraingo probatarako): ekainaren 3a.

Irakurtzen jarraitu...

Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da KoopFabrika, proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzen duena. Aurtengo edizioko ataletako bat saretze eguna izan da eta bertan izan da Emun ere, uste baitugu bata eta bestearen esperientziak eta ikusmoldeak trukatzea dela guztion proiektuak aberatsago egiteko bidea. Baina zer du Emunek besteen interesekoa izan daitekeena?

Euskara eta Berrikuntza Soziala garela diogu Emunen. Sinesten dugu gizarte justuago bat posible dela eta gure lana lotzen dugu helburu horrekin. Beti egin dugunetik eta egiten dakigunetik, gure hondar alea jarri nahi dugu horretan, euskararen eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aldeko lana adibidez, mundu justuago baten alde egiten dugun ekarpena da, edota kultura zerbitzuak, parte-hartze nahiz aniztasun eta immigrazio zerbitzuak eskainita egiten duguna.

Baina gehiago ere egiten dugu jada. Justizia eta berdintasun klabeetan sakonduz goaz Emunen bertan eta Emunetik kanpoko gure lankidetzatan.

Pertsona erdigunean jartzen dugu Emunen, hala, gure enpresa kulturan pertsonak zaintzea eta baldintza duinak eskaintzea etengabeko ahalegina da. Emunen berariaz lantzen dugu genero berdintasunaren gaia; lana eta kontziliazio parekidea eta erantzunkidea errazteko neurriak hartu eta urratsak emanaz goaz (lan egutegi eta ordutegi malgua, murrizketa eta eszedentzia aukerak, etxetik lan egiteko aukerak, ordaindu gabeko baimenak hurbilekoren baten gaixotasun larrien kasuan, zaintzarako nahiz norbere garapen edota gizarteko proiekturen batean parte hartzeko,…).

Gizarte eredua aldatzen ari da eta egungo beharrei erantzuten saiatzen gara Emunetik eta etxekoengandik hasita.

Bide horretan sakontzeak onurak dakarzkigula ikusten dugu, 3 planotan ekarri ere:

Pertsonentzat onura: gogobetetzean, osasunean, errekonozimenduan

Enpresarentzat onura: pertsonak erakartzeko, etekin ekonomikoetan (absentismoa, zerbitzua ematerakoan, …), kooperatiba moduan gure printzipio eta balioekin bat eginez

Gizartean onura: erantzukizun sozialari egindako ekarpena (berdintasuna+ berdintasuna+zaintzarako…).

Genero berdintasunaren gaiarekin batera inklusio sozialaren gaian ere sakonduz goaz, trantsizio energetikoaren gaia ere mahai gainean dugu eta jada hasiak gara Emunek ingurumenean duen eragina neurtu eta berau gutxitzeko neurrietan aztertzen, …

Eta gizartera begira, hainbat eta hainbat gizarte eragilerekin lankidetza zuzenean dihardugu, euskalgintzaren eremukoak dira asko (Kontseilua, Soziolinguistika Klusterra, Garabide, …) eta beste eremu batzuetakoak beste asko (Bagara herrigintza, Lanki, HUHEZI, …) .

Gero eta gehiago, Euskara eta Berrikuntza Soziala gara. Horixe izan liteke Emunek duena besteen interesekoa.

Irakurtzen jarraitu...

Hizkuntza-praktika ekologikoak haurren hizkuntzan

Asteazkena, 2017eko maiatzaren 31a

Emunek, Kutxa Ekogunearekin batera, udako ikastaroa antolatu du UEUko ikastaroen artean.

Haur eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera eta erabakia hartu dezaten nahi dugu eta horretarako, guraso, irakasle eta hezitzaileek izan ditzakegun interbentzio bide eraginkorrak identifikatuko ditugu.

Hizkuntza praktika ekologikoak identifikatzeko gutako bakoitzaren motibazio eta portaerak aztertzetik abiatuko gara eta begirada ekologikoa abiapuntutzat hartuta, haurren hizkuntzen jabekuntza eta sozializazioan jarriko dugu arreta.

Irakasleak izango dira Ainhoa Lasa (Emun aholkulariak) eta Itsaso Olaizola (Kutxa Ekogunea).

Ikastaroa uztailaren 4an eta 5an izango da Baionan. Informazio gehiago UEUko webgunean duzue ikusgai.

Izena eman

Irakurtzen jarraitu...

Euskara eta futbola ekipo berean

Ostirala, 2017eko otsailaren 10a

Mikel Larrañaga SD Eibarreko Presidenteordeak eta Olatz Olaso Emun Aholkularitzako zuzendari orokorrak Klubaren Euskara Plana aurkeztu dute gaur goizean. Euskararen erabileraren normalizazioa eta sustapena egiten jarraitzeko bide-orria izango da dokumentu hau.

Mikel Larrañagak joan den azaroan egin zen Batzar Nagusian hartutako konpromisoa gogoraraziz hasi du bere agerraldia. “Euskararen erabilera sendotu eta kalera ateratzeko konpromisoa hartu genuen eta lan hori aurkezteko eguna da gaurkoa. Egun handia da hizkuntza hau maite dugunontzat”.

Larrañagak bere agerraldian azaldu duen bezala, euskararen erabileraren inguruko diagnostikoa sortzea eragin duen barne gogoeta egin du Klubak. Lehen hitza euskaraz egitearen konpromisoa hartu behar da. Gu geu euskara erabiltzearen eredu izan behar gara, besteek ere berdin egin dezaten. Beste erakundeekin batera bere erabilera zaintzen badugu, oso positiboa izango da”.

Olatz Olaso Emuneko zuzendaria orokorrak, “batetik, oso garrantzitsua da Eibar bezalako Klub batek euskararen erabileraren eta normalizazioaren alorrean aurrea hartzea; bigarrenik, bide horretan aurrera jarraitzeko aukera handiak ditu; eta azkenik, euskarak eta futbolak talde bat osatzen dute orain eta biak indartuta aterako dira”.

Olasok Eibarren egoera diagnostikatzen dituzten hiru puntuak identifikatu ditu. “Batetik, Eibarrek euskararen erabileran eta normalizazioan bide handia dauka egina; bigarrenik, bide horretan jarraitzeko aukera handiak ditu; eta azkenik, bide horretan jarraitzeko interes handia dauka”.

Irakurtzen jarraitu...

Geu Elkartearekin eta Oihanederrekin elkarlanean Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko? saioa antolatu dugu. Hitzordua maiatzaren 5ean (osteguna) izango da 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean.

AinhoaLasa_EmunEMUN Aholkularitzak ibilbide luzea du hizkuntza portaera aldaketetan eragiten duten faktoreak aztertzen. Horren emaitza da Durangoko azokan aurkeztu genuen “Irten hizkuntzaren armairutik ” liburua.

Baldin badakigu egoera jakin batzuetan zergatik erabiltzen dugun euskara edo gaztelania, zein mekanismo jartzen diren abian, orduan hurbilxeago izango dugu euskarara aldatzeko aukera erreala. Saio honetan Emuneko Ainhoa Lasarekin mekanismo horiez hitz egiteko eta gure esperientzia eta zalantzak konpartitzeko aukera egongo da.

Irakurtzen jarraitu...

Euskarak zelan lagundu dezake gaur egun, hemen, bizikidetza indartzen?Euskara hizkuntza eta sektore ezberdinen arteko zubi izan daiteke? Galdera hori ardatz hartuta,   ariketa sozial bat antolatzen gabiltza sektore ezberdinetako hainbat eragile. Emunek, beste eragile askorekin batera,  antolaketarako talde eragilean parte hartzen du.

Eragileen artean denetarik dago, hona hemen zerrenda luzea:   Unesco EtxeaEuskadiko Gazteriaren Kontseilua, Euskaltzaindia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Mintzanet, Garabide, Euskaltzaleen Topagunea, Kontseilua, AEK, Seaska, Emigrados sin fronteras, Elhuyar, Emun, Banaiz Bagara, Joxemi Zumalabe fundazioaAztiker, UEMA, Soziolinguistika Klusterra, Hobest Consultores, Kutxa Fundazioa, Kutxa Ekogunea, Laboral Kutxa, Eusko Ikaskuntza, UPV/EHU, Bergarako Udala, Gune Irekiaren Lagunak.

zubideiak1

Baina, zer aterako da elkarrizketa edo ariketa sozial honetatik? Euskara-bizikidetza harremanaren agenda berritu bat, hau da, euskara eta bizikidetzaren arteko harremanari buruzko lagin bat. Elkarrizketa edo ariketa sozial honek bi ezaugarri izango ditu: alde batetik, parte hartzaileen izaera anitza; eta beste alde batetik, elkarrizketa beraren modua, modu irekia.

Ekitaldia maiatzaren 7an egingo da Leioan, xehetasun guztiak hemen.

Irakurtzen jarraitu...

‘Zer egin dezakegu desberdin eraginkorrago izateko?’ galderari erantzun nahi dion 2015-2019 Plan Estrategikoa aurkeztu zuen joan zen ostiralean Gipuzkoako Foru Aldundiak, hizkuntzen alorrean ere ezberdintasun ahalik eta txikienak izateko.

Hizkuntza Berdintasuna aurkezpenaDokumentua Donostian aurkeztu zuten Markel Olanok eta Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia den Mikel Irizarrek. Planarekin batera, Zer egin behar dugu ezberdin eraginkorrago izateko? parte hartze prozesua ere aurkeztu zuten. Prozesua lurraldeko gizarte eragileekin, GFAko Herritarren partaidetzarako zuzendaritzak gidatu du eta EMUNek laguntza emango du. Egitasmoa aste honetan jarri da martxan eta bertan adosten diren ondorioek Hizkuntza Berdintasuneko Plan Estrategikoaren aurrekontuan izango dute eragina.

Irakurtzen jarraitu...

Ikutu berezia eman genion euskararen egunari

Ostirala, 2015eko abenduaren 4a

Emuneko bulegoetan ere euskararen eguna ospatu genuen atzo. Horretarako, Emuneko hainbat lankide euren herrietan erabiltzen diren descargaberba batzuekin ibili ginen olgetan. Horrekin batera pintxo batzuk dastatu genituen eta “Irten hizkuntzaren armairutik” liburua ere banatzen hasi ginen. Musikarako tartea ere izan zen.

Irakurtzen jarraitu...

Hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioa

Osteguna, 2015eko urriaren 8a

kontsultorioa-terapiaUrriaren 24an izango da Bilbon Alternatiben Herria. Ehunka eragilek hartuko du parte eta Emunek ere hor izango du presentzia, Arragoa izeneko auzoan, Plaza Barrian.

Beste gauza batzuen artean, hizkuntza ohiturak aldatzeko kontsultorioa izango dugu Plaza Berrian. Gure aholkulari den Txerra Rodriguezek hizkuntza ohiturak aldatzeko gomendioak eta pistak emango dizkio hara bertaratzen den edonori. Horretarako, zitak emango ditugu, 15 minutukoak. Lekua gordetzeko, izena eman beharko duzue txerra[abildua]emun.eus helbidean. Kontsultorioa irekita egongo da 10etatik 14etara.

Eta zer galdetu ahal izango da? Ba, hizkuntza ohiturak aldatzearen inguruko edozer. Adibidez, nire seme-alabek erdaraz egiten didate, zer egingo dut? Lagunartean kide batekin ez dut lortzen euskaraz egitea, zer egin beharko nuke? Euskara ikasten ari naiz, maila on samarra dut, baina ez naiz ausartzen euskaraz egiteko saltoa ematera, zer egin dezaket? Bikotekidea euskalduna izanda ere, ez dugu euskaraz egiten, zer egingo zenuke zuk?

Irakurtzen jarraitu...

Telp tailerra arrakastatsu Baxenabarren

Asteazkena, 2015eko maiatzaren 6a

Apirilaren 18an eta maiatzaren 2an Donazaharreko Lutxi borda gunean 36 pertsonak hartu dute parte Ipar Euskal Herriko barnealdean egin den lehen Telp tailerrean. Gainera, Baxenabarreko euskara elkarteen artean antolatu duten lehen ekitaldia izan da.

Arrakastatsuak izan dira saio biak. Asko ikasi dute eurek eta asko ikasi dugu Emunekook ere. Aurrerantzean lankidetza bide batzuk ireki dira eta saio gehiago izango direla dudarik ez da. Parte hartu zuten lau kideren iritziak jasotzen ditu honako bideo honek:

Irakurtzen jarraitu...