• EMUN
  • Bloga
  • Itzultzaile automatikoen ikaskuntza iraunkorrerako sistemaren garapena abian da
Nekane Gonzalez GerrikoItzultzailea
2020-12-24 / BLOGA

HAZITEK 2020 programaren baitan diruz lagundutako ITAI (ZL-2020/00050) proiektuaren garapen fasea abian da. Proiektu honen helburua itzultzaile automatiko neuronalen ikaskuntza iraunkorrerako sistema bat garatzea da. EMUNek proiektu honetan parte hartzen du MondragonLingua, Taigabe, IAmetza, Mixer eta Vicomtechekin batera. Proiektuko partaideek estrategikotzat jotzen dute bertan ezarritako helburuak erdiestea, euskararekin lotutako hizkuntza teknologietan beste jauzi kualitatibo bat emateko.

Azken urteotan itzulpen automatiko neuronaleko sistemak itzulpen automatikoaren paradigma berri bihurtu dira, bai maila zientifikoan bai komertzialean. Google, Microsoft, Systran eta sektoreko eragile nagusiek sare neuronaletan oinarritutako itzultzaileak plazaratu zituzten bere garaian, eta pixkanaka gero eta hizkuntza gehiagotara egokitzen ari dira euren eskaintza. Euskara eta pareko hizkuntza gutxituen kasuan, ordea, emaitzak ez dira hain onak. Zentzu honetan, aipagarria da MODELA ikerketa proiektuan lortutako emaitzek eragindako jauzi kualitatiboa.

Itzultzaile automatikoen garapen teknologikoak aurrera egin arren, momentuz sistema estatiko bezala eskaintzen dira, hau da, momentu jakin baten jasotako eta prestatutako hizkuntza baliabideetan (adib. aurretik egindako itzulpenak) oinarritzen dira. Horren ondorioz, sistema horiek ez dituzte kontuan hartzen sektoreko enpresek sortutako itzulpen berriak eta baliabide horiek ezinbestekoak dira eskainitako zerbitzuen etengabeko hobekuntzarako.

Erronka honi erantzuna emateko, ITAI proiektuko partaideek ekimen hau jarri zuten abian, 2019an, HAZITEK programaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Sailburuordetzatik jasotako laguntzari esker. Garatuko den sistemak  sortutako hizkuntza baliabide berriak modu etengabe eta automatizatuan integratzeko aukera emango du. Ondorioz, gaur egun eskura dauzkagun itzultzaile automatikoen adimen mailan jauzi kualitatiboa eman, eta etengabe ikasi eta hobetzeko gaitasuna eskuratuko dugu.

 

EUSKO JAURLARITZAK ETA EUROPAR BATASUNAK

2014-2020 ESKUALDE GARAPENERAKO EUROPAR FUNTSAREN (EGEF) BITARTEZ KOFINANTZATUTAKO ERAGIKETA

logo FEDER-EGEF-eusko-2019 - CAF Signalling

 

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus