
Caucako Toribiora egindako bidaiaren kronika (2026ko otsailaren 17tik 25era)
Garabide elkartearen eskutik, Kolonbiako Toribio (Cauca) herrian izan berri gara, nasa herriaren eta hizkuntzaren biziberritze prozesuaren baitan garatzen ari diren lankidetza egitasmoan. Lehen bidaia honek, beste zenbait euskal eragilerekin elkarlanean, aurrera begirako lankidetza harreman baten hasiera izan asmo du. Lan munduaren euskalduntzean Emunen dugun esperientzia eta ezagutza partekatu, hiztun komunitateen artean harreman zubiak eraiki, eta elkarrekin ikasi zein elkarri entzuteko aukera gisa.
Toribioko (Cauca) herria hizkuntza biziberritzearen eta komunitatearen konpromisoaren epizentro bihurtu zen pasa den 2026ko otsailean. Azken hilabeteetan zehar garatutako elkarrizketen ostean, tokiko autoritateek Nazioarteko Foroa antolatu zuten, prozesu horrekiko konpromisoak berresteko eta jauzi kualitatibo bat emateko helburuarekin.
Testuingurua: Bigarren faserako jauzia
Toribioko biziberritze prozesua une erabakigarrian dago, “bigarren fase” batera igarotzeko prest. Fase berri horrek hizkuntza eremu guztietara hedatu nahi du: familia-girotik hasi eta lan mundu eta administrazioraino, hezkuntzaren mugak gaindituz. Helburua da nasayuwea modu formalean zein informalean sustatzea, adostasun sozial eta instituzionalean oinarrituta.
Ordezkaritza zabala
Foroak hainbat jatorritako eragileak bildu zituen, lankidetza sare sendoa osatuz:
- Euskal Herriko ordezkaritza: Garabide (Eñaut Agirre eta Xabier Etxebarria), Unesco Katedra (Ane Ortega), Emun (Ima Elexpuru) eta Hizkuntza Politikarako Sailburordetza (Aitor Aldasoro).
- Nazioarteko eta Kolonbiako kideak: AECID, Yukatango maiak, Ekuadorreko kitxuak, CRIC, ACIN eta Kolonbiako Kultura Ministerioa
Ekarpen nagusiak eta adierazpenak
Topaketan zehar, hainbat lan-ildo eta albiste nabarmendu ziren:
- Hezkuntza eta Erakundeak: Garabidek hezkuntza arloko beharrei aurre hartzeko urgentzia azaldu zuen eta Emunek erakundeetan nasayuwea integratzeko erabiltzen duen metodologia aurkeztu zuen.
- Euskaldunon papera: Euskaldunon ekarpena bereziki eskertu eta nabarmendu zen prozesu osoan zehar.
Etorkizuneko erronkak eta konpromisoak
Otsailaren 21ean, Ama Hizkuntzen Nazioarteko Egunean konpromisoak berretsi eta etorkizuneko lehentasunak finkatu ziren eta bertaratuek partekatutako hitzetan egitasmoaren nondik norakoak laburbildu zituzten:
“En esta dirección, actualmente este proceso avanza hacia una segunda fase que, además de sostener los procesos ya en marcha, proyecta transversalizar la lengua en el conjunto del tejido familiar, comunitario, político-organizativo y administrativo, superando los límites del ámbito educativo, y proyectando y extendiendo su uso formal e informal, así como su fomento, en un proceso colaborativo y cooperativo, basado en el consenso y el acuerdo familiar, comunitario, social e institucional.
De esta manera y teniendo en cuenta que la lengua es un pilar fundamental para la identidad personal y colectiva, para la defensa de los derechos, para continuar avanzando en los procesos político organizativos, y para reparar la herida que la guerra ha dejado en nuestra lengua y cultura aportando a la construcción de una paz duradera, las autoridades Kwekwe Nehnwe’sx y la coordinación del Plan de Vida Proyecto Nasa ratifican su compromiso en garantizar las condiciones técnicas, humanas, políticas y financieras para continuar avanzando por cada uno de los caminos del Plan Estratégico de Revitalización.”
Lankidetza egitasmo berria da Emunentzat honakoa, Garabideren eskutik Mexikoko nahuatl hiztun komunitatearekin ere landu izan ditugu iraganean lankidetza egitasmoak eta urteetan zehar bidelagun izan gara jatorrizko hizkuntza komunitateetako liderrak elkartzen dituen Aditu Tituluan ere. Bide berri honek ere, elkarri entzun eta elkarrekin ikasteko aukera eskain diezagula, nork beretik eta nork berera moldatuta, itsasoaren bi aldeetan bultzatzeko moduko ekimen eta esperientzia baliagarriei bide emateko.