• EMUN
  • Bloga
  • MIMUKAI tokiko garapenerako proiektu komunitarioa
Leire Muxika IzagirreAholkularia
2021-06-22 / BLOGA

MIMUKAI Larraun-Leitzaldean elkarlana bultzatzeko eta tokiko garapena bultzatzeko proiektu komunitarioa da, oztopo indibidualei irtenbide kolektiboak emateko sortua.

Nafarroan kokatuta, Larraun eta Leitzaldeko 11 udalerri hartzen ditu (Araiz, Arano, Areso, Atez, Basaburua, Betelu, Goizueta, Imoz, Larraun, Leitza eta Lekunberri) eta Cederna-Garalur elkartearen bultzada publikoaz sortu da, eskualdeko ekonomia bultzatzeko eta elkarlana bultzatzeko. Mimukai, Leitzako hizkeran, txertatzen den arbolaren lehen kimua da eta horixe izan nahi du proiektu honek Larraun-Leitzaldea eskualdearen garapenarentzat.

Lehen sektoreak, oro har, bizirik irauteko zailtasun handiak ditu, baita Mendialdeko eskualde honetan ere. Lehen sektoreak garapen iraunkorrean, biodibertsitatean, paisaiaren zaintzan, kalitatezko elikaduran… duen ezinbesteko funtzioa kontuan hartuta, egoera iraultzeko hainbat ekimen bideratu dira azken urteetan.

Industria, bestalde, eskualdeko eragile ekonomiko nagusia da. Leitzan Torras Papel enpresa da handiena eta Lekunberriko industrialdeetan arlo desberdinetako hainbat industria eta zerbitzu enpresa dago. Hala ere, Larraun-Leitzaldean ez dago enpresa egitura sendorik ez eta enpresa- eta elkarte-sarerik ere.

Horri erantzunez, 2021. urtean beharrak aukera bilakatu eta bultzada publikoa eta kolektiboa izango duen MIMUKAI – Garapenerako eta eraldaketarako zentroa sortzeko bidea abiatu du Leitzako Udalak. Horretarako, lehen urrats gisa, parte-hartze prozesu bat martxan jartzeko erabakia hartu zuten Leitzako Udaleko ordezkariek, Cederna-Garalurreko teknikariek eta EMUNeko lan taldeak prozesua diseinatu, komunikatu eta abiatu genuen.

Prozesuaren helburuak eta ezaugarriak

  • MIMUKAI zentroaren egitekoa eta atalak zehaztea
  • Proiektua bera gizarteratzea
  • Harreman sareak josten hastea

Eskualdea osatzen duten 11 Udaletako ordezkariek, herri guztietako herritarrek eta sektore guztietako eragileek parte hartu dute prozesuan.

Guztira 8 saio izan dira. Eskualde mailako prozesua izanik, eskualdeko hainbat herritan egin dira saioak: Leitzan, Lekunberrin, Jauntsaratsen eta Goizuetan. Parte-hartzea askotarikoa izan da. Sektore ezberdinetako eragileekin batera, herritarrak, udal ordezkariak eta teknikariak elkartu dira saioetan. Eta eragileen eta herritarren artean eskualdeak berak duen aniztasuna ongi islatu da: ekoizle txikiak, landa etxeetako arduradunak, dendariak, ekintzaileak, ostalariak, autonomoak… guztira, 230 lagun inguruk parte hartu du saioetan.

Lan eremuak eta gaiak:

Hiru lan eremutan banatu da parte-hartze prozesua:

  1. Lantegi komunitarioaren espazioa
  2. Enplegu, ekintzailetza eta energia espazioa
  3. Udalen parte-hartzea eta gobernantza

Eta gai hainbat gai aztertu dira: elikadura sistemako elementuak, banaketa sistemak, prozesuen denboraren azterketa, elikagaien transformazio eta salmentarako kontuan izan beharreko osasun eta lege betekizunak, coworking eta elkarlanerako guneen lan egiteko modua, MIMUKAI proiektua martxan jartzeko egituratu beharreko izaera juridikoa eta gobernantza eredua, etab.

MIMUKAI – Garapenerako eta eraldaketarako zentroak, ondorengo atalak izatea definitu da:

  • Bulegoak: coworking espazioa, enpresa txikientzat bulegoak, garapen agenteen bulegoak, formakuntza gela, bilera gelak eta info-energia bulegoa kokatuko dira bertan.
  • Obradorea: bertako produktuak modu legalean transformatu, enpaketatu eta kontserbatzeko azpiegitura publiko bat egongo da. Bertako produktuen komertzializazioa era landuko da, bertako produktuei balio erantsi bat emango zaielarik.

Horiez gain prozesuan askotariko  ideiak atera dira, ekimenak eskaintzen dituen aukeeren gainean:

  • Kontsumo ohiturak aldatzeko.
  • Bertakoa ezagutu eta balioa emateko.
  • Gazteei nekazaritzarako sarbidea errazteko.
  • Ekoizleek euren produktuak transformatzen laguntzeko eta zuzeneko salmentarako kanalak irekitzeko.
  • Transformazio eta komertzializazio prozesuei modu kolektiboan etekin handiagoa ateratzeko.
  • Coworking gunean sinergiak sortzeko.
  • Kontsumo eredu berriak sortzeko.
  • Ekimenak berriei babesa, marka eta konpromisoa eskaintzeko.
  • Eragileon arteko elkarlana sustatzeko.
  • Herri txikien arteko sakabanaketaren aurrean sinergiak eskaintzeko,.
  • Zonaldeko beste ikastetxeekin batera jangela eredu berri bat sortzeko

Azken finean, eskualdeko tokiko entitate publikoak, enpresak, dendariak, ekoizleak, eragileak, garapen agenteak eta bertako ekonomia bultzatzeko ezinbestekoak diren agente guztiak elkartuko dituen topagune bat izango da, proiektu berriak martxan jartzen laguntzeko, elkarlana bultzatzeko eta zubiak eraikitzeko.

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus