Galdetu kontsultorioan

Joseba Garai
Lagunartea

Galdera

beti euskeraz egiten dugu lagun bat eta biok. Beste egunean, beste lagun bat etorri zen, erdelduna, eta hasi zitzaigun galdetzen ea zergaitik egiten dugu euskeraz. Ni euskaldunak garelako esan nion eta hark erantzun: ni ere bai, baina erderaz hobeto egiten baduzue, zergaitik euskeraz? Eta ez nuen jakin zer erantzun …..

Erantzuna

Kaixo, Joseba: Zuen solasaldira sartu zen hirugarren lagun horri buruz galdera batzuk sortzen zaizkit: ulertzen du? Zenbateraino da lagun? Ulermena ziurtatuta badago, euskaraz jarrai dezakezue arazo barik. Gogoratu Euskaraldian egingo dugun ariketa: ahobiziek euskaraz egingo dute eta belarriprestek, egoera desblokeatuz, eurekin euskaraz egitera gonbidatuko gaituzte. Bestetik, errepara ezazu zure inguruan. Euskara ez den beste hizkuntza batean natural mintzo denak ez du bere hizkuntza hautua justifikatu beharrik. Beraz, euskaldunok ez gaude geure portaera arrazoitzera behartuta, printzipioz. Besterik da hirugarren pertsona hori oso gertuko laguna izatea. Kasu horietan gaia berak plazaratu duenez "zergatik" galdetuz, aukera ona izan daiteke gaiaz hitz egiteko eta, aurrera begira, finkatuko ditugun hizkuntza ohiturei buruz hausnartzeko. Azken finean, bi kontu dira ondo gogoan hartu beharrekoak: ulermena bermatuta dagoenean, euskaraz lasai egin dezakegu; eta edonoren aurrean -honek jakin edo ez- euskaraz egin dezakegu hala nahi dugulako eta, beharrezkoa ikusten dugunean bakarrik arrazoituko dugu gure hizkuntza portaera. Ziur nago Euskaraldiak asko lagunduko digula horretan.
hitzartzen hitzartzen 2018-09-20

Iruzkin bat

  1. Avatar Joseba Garai(e)k dio:

    Hirugarren horrek ez daki euskera, eta laguna da, bai. Eta geratzen naiz azkenarekin: ez dugu arrazoitu behar zergaitik egiten dugn … eskerrik asko!

Utzi erantzuna Joseba Garai(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now