Galdetu kontsultorioan

Izar
Familia

Galdera

Nire bikotea euskaldun berria da. Nire gurasoekin saiatzen da euskaraz egiten, dakiena euskaraz esaten die. Baina nire gurasoek sarri gaztelaniaz erantzuten diote. Zer egin dezaket? zer esan nire gurasoei?

Erantzuna

Kaixo Izar! Zure galdera irakurrita bi mailatan lan egin behar duzula esango nizuke: zure bikotearekin, alde batetik, eta zure gurasoekin, bestetik. Zure bikotearekin zer egin behar duzun? Bere ahaleginean eutsi diezaiola zaindu, aldian-aldian aitortza eginez, eta ahul uneetan babesa eta laguntza emanez. Bigarrenik, zure bikotearekin eta gurasoekin gaia mahai gainera atera eta gurasoen portaera horren atzean zer dagoen ulertzen saia zaitezkete. Zure gurasoak oso ohituta daude euskaraz egiteko zailtasunak dituenari gaztelaniaz egiten. Oso ondo ikasita daukate hori, urte luzez ikasitako portaera bat da eta oso arrunta hizkuntza gutxituetako komunitateetan. Azken batean, aurreiritzi oker batean oinarritutako portaera da: hitz egiteko zailtasunak dituenari, trantze estua ez pasa araztearren, gaztelaniaz egiten dio euskal hiztun askok. Kontua da, hizkuntza bat ikasi nahian ari den orok zure bikotea pasatzen ari den fase hori igaro beharra daukala eta, gurasoekin, ideia hori ulertarazten saiatu beharko zenuke eta, ahal duten neurrian, zure bikotearen mintzalagun eta ikasketa prozesuan indargune bihurtu. Jarraitu ahalegintzen emaitzak ikusten ere aurki hasiko zarete eta.
hitzartzen hitzartzen 2019-02-18

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Buy now