genero berdintasuna

Joan den urriaren 10ean zientzia zein teknologiaren sektorearen emakumeek duten parte hartzearen inguruko Engendering STEM izeneko jardunaldiak izan ziren Amsterdam hirian eta bertan izan zen Emuneko ordezkari bat ere. Bergarako Miguel Altuna lanbide heziketako institutua iaztik ari da Erasmus+ programaren baitako ekimen honetan parte hartzen Eskozia eta Herbehereetako beste erakunde batzuekin batera, neska gazteak ikasketa tekniko eta zientifikoetara nola gerturatu aztertzen. Helburua, STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) sektorean diharduten Enpresa Txiki eta Ertainei genero berdintasuna eta aniztasunari lotutako praktika onen erakusleiho bat eskaintzea da eta praktika onen inguruko foro bat artikulatzea da.

STEM sektorea abiada izugarrian ari da hazten Europan, baina enpresek gaitasun eta ezagutza hauek dituzten pertsonak behar dituzten arren, hauek betetzeko aurreikuspenak ez dira hain positiboak, are gutxiago emakumeen parte hartzetik aztertuz gero.  Adibidez, Britainia Handian 2024 urterako 185.000 ingeniari beharko direla aurreikusten da, baina gaur eguneko ikasketa datuak aztertuta, emakumeak azpi ordezkatuta daudela argi ikusten da; ingeniaritzatan %9a besterik ez dira.

Kezka honetatik abiatuta hasi dira Europako hezkuntza erakunde hauek elkarlanean, marko komun bat ezarri eta praktika onak elkarbanatzeko dinamikak sortzen. Hortik sortu da Engendering STEM izeneko jardunaldi hau ere. Miguel Altuna Institutuak gonbidatuta Emuneko ordezkaritza batek ere parte hartu zuen Amsterdamen antolatutako bilkuran, Euskal Herriko beste hamaika eragiletako ordezkariekin batera, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ikaslan, Adegi, Dikar edo Elursa enpresetako kideak.

Programa honetan parte hartzen duten eragileen aurkezpenarekin ekin zitzaion jardunaldiei, Miguel Altuna Institutua, Eskoziako Equate erakundea, City of Glasgow College eta Herbeheretako VHTOk euren proiektuaren berri eman zutelarik. Ostean, STEM esparruan emakumeen parte hartzea sustatzen ari diren hainbat kasu praktiko ezagutzeko aukera izan genuen, programan parte hartzen duten herrialdeetako adibideak aztertuz. Bazkalostean, programako eragileen artean sortu duten aurre-diagnosirako tresnaren aurkezpena ere aurreratu zuten,  erakundeetako kideek genero berdintasunaren inguruan dituzten pertzepzioak jaso eta aztertzeko baliagarri izatea espero dutena. Hiru tailer antolatu ziren gero: emakumeak sektorera gerturatzeko pausu praktikoen ingurukoa bat, hurrengo belaunaldiengana nola iritsi aztertzeko beste bat, eta egiturazko botere harremanen eta inkontzientzian ditugun aurreiritziak identifikatzeko azken bat.

Iraitz Agirre Genero berdintasuneko Emuneko aholkulariak parte hartu zuen adituen mahaiarekin amaitu zen jardunaldia. Bertan, Emunek euskara planetan egindako ibilbidearen berri eman zuen eta esperientzia horretatik genero berdintasunerako baliagarri izan daitezkeen ikasgaiak aztertu eta egokitzen ari garela aipatu zuen, besteak beste. Era berean, genero berdintasuna eta kooperatibagintzaren arteko harremanez ere mintzatu zen Agirre.

Irakurtzen jarraitu...

Berdintasun planean jasota daukagun bezala, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio edo/eta sentsibilizazio kanpainak egingo ditugu Emunen; eta, oraingoan, Emakunderen kanpainarekin egin dugu bat.

Emakundek 2017ko martxoak 8rako prestatu duen kanpainak gure gizartean berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalen garrantzia azpimarratzen du. Leloa da “Berdintasuna nire baitan ere hasten da” eta bere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonen adibideak aurkezten ditu.

Irakurtzen jarraitu...

Berdintasun planean jasota daukagun bezala, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio edo/eta sentsibilizazio kanpainak egingo ditugu Emunen; eta, oraingoan, Emakunderen kanpainarekin egin dugu bat.

Aurtengo Martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa da: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna». Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak.

Informazio guztia Emakunde aldizkarian eta Irekian.

Irakurtzen jarraitu...

Emun, aukera berdintasunerako lankidetza erakundea

Asteazkena, 2015eko irailaren 2a

Emun Aholkularitzakook Euskal Autonomia Erkidegoan aukera berdintasunerako lankidetza erakunde ziurtagiria berretsi dugu. 2012an ziurtagiria lortu genuen lehenbizikoz eta orain berretsi egin dugu.

Emun barruan, pertsona dugu oinarri eta erreferente eta ikuspegi horrekin lan egin izan dugu beti. Lehenbizikoz ziurtagiria lortu  aurretik, erreferente horri genero berdintasun ikuspegia txertatu genion; inplizitutik espliziturako jauzia eginez. Ziurtagiria berrestea, egiten ari garena eta egingo duguna indartzeko laguntza da. Badakigu hobetzekoak dauzkagula eta egitekoak ere bai, baina iparra garbi daukagu.

Irakurtzen jarraitu...