- EMUN
- Proiektuak
- emun, estrategia, euskara, euskara planak
- Lan eremuan euskara integraziorako bide
Talentua eta euskararen arteko uztarketa modu eraikitzailean lantzen hastea, urtero Euskara Batzordeak antolatzen duen Euskararen Foroan, orain arteko erabilera metodologiek, hizkuntzaren harrera planek eta hizkuntza teknologien garapenak eskaintzen dizkiguten aukeretatik abiatuta.
Taldeko kooperatibetako talentu erakarpen eta garapenerako arduradunek dituzten estrategiak ezagutzeko eta zenbait profiletako kooperatibetako ordezkarik elkarrekin hausnartzeko eta eraikitzeko aukera irekitzeaEuskaratik talentuari begirako lanketaren aktibazioan lagungarri izan da. . Hiru mailatako entzuketa arrakastaz egin da: talentu arduradunei begirakoa, kooperatiba eta ardura ezberdinen artekoa eta Emuneko aholkularien eta kooperatibetako arduradunen artekoa.
Mondragoneko euskararen plan estrategiko berrian talentuari begira landu beharreko ildoak zehazteko ariketa egin da. Halaber, Mondragoneko hainbat kooperatiba eta azpi-taldetan berariaz euskaratik talentuari begira landu beharreko bideak zehazteko lanketak hasi dira.
Euskaratik talentuari begirako lanketa aktibatzea eta aldagi desberdinak bistaratzen hastea: euskararen begirada osoa ardura ezberdinetako ordezkariekin osatzeko beharra, ikaste prozesuaren erdigunean lantokia eta lankideak jartzeak inklusioan duen eragin positiboa, hizkuntzak kudeatzeak eta berariaz euskararenak izango diren gune eta espazioak sortzeak duen garrantzia eta euskara planetik emozio positiboak eragiteko aukerak, besteak beste.