image description
ERRONKA

Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile erabiltzaile adituentzat (C2 maila) euskarazko irakaskuntzaren bikaintasuna sustatzea. Horretarako irakaskuntza zein ikerketa jarduneko materialak, zein ikus-entzunezko baliabideak sortzeko oinarrizko irizpide linguistikoak ezagutzea, terminologia eta lexiko espezializatua ezagutu eta era egokian erabiltzea, testuen koherentzia eta kohesioa zaintzea, hizkera argiaren oinarriak ezagutu eta erabiltzea eta estilo zainduaren oinarriak ezagutu eta erabiltzea.

image description
KONPONBIDEA

3 motako ikastaroak eskaini dira:

  1. Aitzinatu 1: Ikasgelako materialak orraztu eta eguneratu nahi dituzten irakasle taldeei zuzendua
  2. Aitzinatu 2: Ikasleentzako eskuliburu bat modu kooperatiboan garatu nahi diten irakasle taldeei zuzendua
  3. Aitzinatu 3: Ikus-entzunezko pedagogikoak garatu nahi dituzten irakasle taldeei zuzendua

Ikastaroetan parte hartzen dutenen beharren diagnostikoa egin ondoren, ikastaroa bakoitzean 5 prestakuntza mintegi egin dira eta, partaide bakoitzak 5 tutoretza online izan ditu. Horretaz gain, programak irauten duen bitartean zalantzak argitzeko online zerbitzua izan dute partaideek.

Programan parte hartu duten irakasle bakoitzak proiektu bat garatu du irakaskuntza kalitatea hobetzera bideratua: irakaskuntzarako  dokumentazioa  eta  euskarria  sortzea,  irakaskuntzarako  argitalpenak sortzea, ikus-entzunezko baliabideak sortzea…

image description
EMAITZA

Azken 3 ikasturteetan EHUko 46 irakaslek parte hartu dute programa honetako ikastaroetan, beraien irakaskuntza eta ikerketa jarduneko euskarazko materialak bikaintasun parametroetan kokatzeko.

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus