image description
ERRONKA

Proiektuaren helburua izan da  udalerri bateko 16 urtez azpiko kirol sisteman euskara indartzeko esku-hartzerako prototipo bat sortzea. Prototipo horretan egoeraren diagnostikorako, ekintza planerako eta jarraipenerako tresnak izatea aurreikusi da, edozein udal teknikariren esku jartzeko.

image description
KONPONBIDEA

Edozein udalerritako euskara, kirol zein bestelako udal teknikariek euskararen normalizazioan eragiteko baliabide multzoa edukitzea; kirolaren esparruan euskararen egoeraren diagnostikoa egiteko, ekintza plana diseinatzeko eta planari jarraipena egiteko tresnak.

image description
EMAITZA

Udalerrien eskura jarriko diren tresna horiek baliagarriak izan daitezen, 2022-2023 urteetan 3 udalerritan probak egin dira. Zehazki, Amurrio, Aretxabaleta eta Zornotzan pilotatu da prozesu osoa eta herri bakoitzean jasotako ekarpen eta hobekuntzekin sortu dira denen eskura egongo diren tresna estandarizatuak.

 

Sistematizazioaren helburua da pilotajeetako praktikak hobetzea. Horretarako, herri bakoitzean tresnak probatuta, esku-hartzeak jaso, hausnarketa eraiki eta prozesurako ekarpenak jaso dira herri eta fase bakoitzean.

image description
INPAKTUA

Proiektu honek udalerrietako kirol-egituretan eragin eta herriko kirol elkarteekin lan egitea proposatzen du. Zehazki, hartzaile hauek ditu proiektu honek proposatutako tresnen aplikazioak:

 

  • 16 urtez azpiko kirol elkarteak
  • 16 urtez azpiko kirol elkarteetako kirolariak
  • Herrian kirolaren antolaketarekin zerikusia duten eragile zein entitateak: ikastetxeak, guraso elkarteak, euskara elkarteak…
  • Kirol elkarteetako zeharkako hartzaileak (partidetako ikusleak, gurasoak, entrenatzaileak…)

Hartzaileez gain, proiektu honen aplikazioak eragina du herriko harreman sarean, kirol elkarteetan zein horien inguruan dauden herriko bestelako eragileengan.

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus