image description
ERRONKA
Herriko haur eta gazteen hizkuntza portaeretan eragiteko eta herriko ikastetxeetan ikasleekin hizkuntza asertibitatea, kontzientzia linguistikoa eta hizkuntza portaera ekologikoak lantzeko proiektu integrala diseinatzea eta gauzatzea.
image description
KONPONBIDEA
  • Ikasleekin Bigarren Hezkuntzako maila desberdinetan landu dira gazteen diskurtso, emozio eta hizkuntza portaerak edota herrira egokitutako soziolinguistika tailerrak, eta Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, hizkuntza kontzientzia lantzeko ziklokako helburuak ezarri dira.
  • Irakasleekin ikastetxe guztietako klaustroetan irakasleei formazioa eman zaie.
  • Bi talde eragile sortu dira LH/HH eta DBH mailetan, erabaki eta sormen gune gisa: zikloetako interbentzioen diseinurako eta edukiak sortzeko, eskoletan proiektua integratzeko bidea irudikatzeko, eskolaren beharrak taldera ekartzeko, irakasle guztien aktibaziorako bidea egiteko, DBH osoan zehar eta ikasgai gehienetan hizkuntza-kontzientzia landu ahal izateko…
image description
EMAITZA

Eskolen arteko elkarlan mahaiek dinamika egonkortua dute eta ikastetxe guztietan sortu dira lantaldeak proiektuari erantzuteko. Modu batera edo bestera, udalerriko irakasle-komunitate osoa proiektuan integratuta dago eta irakasle guztiek formazioa jasotzen dute. Ikasleei dagokionez, DBH4ko ikasle guztiek gogoeta egin dute hizkuntza erabilera eta kudeaketaren gainean eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan hizkuntza kontzientziara lotuta, eskola guztietan partekatuko diren helburak landu dira eta interbentzioak ere adineko ikastalde guztietan egin dira. Ikastetxe, guraso elkarte eta euskara elkartearen inplikazioa eta elkarlana sustatu dira.

image description
INPAKTUA

Egitasmoa udalerriko ikastetxeen eta eragileen arteko elkarlanaren abiapuntua izan da, eta udalerriko ikastetxe guztietan dauka irismena eta eragina.

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus